EuskoSare > Vanguard > Eusko Jaurlaritzak bere irudien artxiboa gizarteratzen du
2012-07-03 13:47
Last modified: 2012-07-03 14:16
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Eusko Jaurlaritzak bere irudien artxiboa gizarteratzen du

Eusko Jaurlaritzaren argazkiek lehio berri bat dute Internet-en. Argazkiak webgunean irudiak ikusgai egoteaz gain, jaitsi, elkarbanatu eta berrerabili ahal izango dira.

Gaur bertan aurkeztu da Argazkiak web orrialdea, 100.000 irudi baino gehiagok osatutako webgunea, Jaurlaritzaren osotasunaren laurdena inguru. Euskadin berriki gertatutako historiaren gaineko argazki memoria era askean arakatzeko erreferentzia gune bihurtzeko xedez sortu da. 

Irekiaren, Interneteko Gobernu Irekia eta Komunikazio Zuzendaritzaren ekimena izanik, "Hiritarrena berezkoa dena itzultzea" bilatzen da, esan du Nagore de los Rios-ek, Gobernu Irekia eta Komunikazio Zuzendariak. Herritarrak eta Gobernuak elkarlanean aritzeko beste erreminta baliagarria izanik.

Gainera, web orrialde honi esker edonork igo al izango ditu bere argazkiak Argazkira eta osatu, egun, 100.000 baino gehiago dauden horiek. Badago ere deskargatzeko, bilaketak egiteko elkarbanatzeko eta berrerabiltzeko aukera, beti ere iturria aipatuz, CCby lizentzia baitute guztiak. 

Informazio gehigarria

Argazki web orrialdea ikusi. 

 


Rate:
http://www.euskosare.org/abangoardia/argazki_jaurlaritzaren_irudi_artxiboa/eks_newsitem_view