EuskoSare > Vanguard > Euskara klaseak Mexikon
2012-02-24 13:02
Translated by: Leire Gaceo Melgosa
Argazkia: Diario Noticias de Navarra

Euskara klaseak Mexikon

Mexikoko Euskal Etxean emango diren ikastaroak bertako egoitzan izango dira eta nahi duen orok parte har dezake.

Mexikoko Euskal Etxeak 2012. urte honetarako hiru mailatan antolatutako ikastaroak antolatu ditu:

  • Hasera maila (gazte eta helduentzat). 2012ko otsailaren 13an hasiko dira. Ordutegia: astelehenetan 19:00etatik 21:00etara. 18:00etatik 19:00etara ere beste taldetxo bat izateko aukera dago. Irakaslea: Gurutzne Etxeberria.
  • Erdiko maila (gazte eta helduentzat). Jada martxan dira eskola hauek, vaina bertaratzeko aukera irekia dago. Interesatuak hitzordua egin behar dute edota asteazkenean 19:00etan bilerara agertu Gabriel Ceballos irakasleak oneritzia eman diezazuen. Eskola hauel astezkenetan, arratsaldeko zazpietan izaten dira.
  • Aurreratuen maila (gazte eta helduentzat). 2012ko otsailaren 14an hasiko dira, behin eta Nerea Basterretxea irakasleak oneritzia ematen badu. Eskolak astearteetan 19:00etatik 21:00etara izango dira.

 

Eskaintza honetan eskola presentzialak, tutoretza eta on-line aritzeko aukera eskaintzen da, baldin eta taldeak osatzen badira.

Ordainketa: bazkideek hilean 100 peso ordainduko dute eta bazkide ez direnek hilean 300 peso.

Interesatuak jar daitezela harremanetan Euskal Etxearekin (Aristoteles 239, Polanco), 52 50 40 25 telefonoan edota idatzi centrovasco@prodigy.net.mx helbidera.


Rate:
http://www.euskosare.org/abangoardia/clases_euskera_mexico_2012eu/eks_newsitem_view