|
2009-11-19
09:37
Dernière modification: 2009-11-19 09:55 |
|
|
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa aurkeztu da
Gerediaga elkarteko antolatzaileak eta Eroski, Bilbao Bizkaia Kutxa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia y Durangoko udala babesleen eskutik, aurtengo egitaraua eta gonbidatuak ezagutzera eman dituzte.
Aurten, Durangoko Azoka, abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.
Katalanez egindako kultura izango da 44. edizioko gonbidatu nagusia. Institut Ramon Llull-ekin elkarlanean, Gerediaga elkarteak azoka egunetan ekintza kultural ezberdinak martxan jarriko ditu: kontzertuak, antzerki emanaldiak, erakusketak, hitzaldiak eta poesia irakurketak, besteak beste. Josep Bargalló, Ramon Llull Institutuko zuzendaria, Durangoko Azokaren aurkezpen ofizialean egon zen.
Elkartegiko prentsaurreko ekitaldia bukatu eta jarraian, Bartzelonako Universitat Autonomako Colla Castellera Ganàpies-eko partaideak castells edo giza gaztelua osatu zuten, olmako tximiniaren ondoan.
Infaormazio gehiago www.durangokoazoka.com orrialdean.
Projet de la Société d'Etudes Basques
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo