|
2010-05-18
11:46
Last modified: 2010-05-18 11:48 |
|
|
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren kartel lehiaketa
45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaldu da jada. Anima zaitez eta parte hartu!!
Aurkezteko epea eta lekua: Lanak 2010. urteko uztailaren 15a (egun hau barne) baino lehen aurkeztu behar dira Gerediaga Elkarteko egoitzan: Larrasoloeta, 3 (48200 Durango)
Irabazlea: Epaimahai bidez aukeratuko da, honako hauek osatuko dutelarik: Gerediaga Elkarteko kide bi eta diseinuaren, komunikazioaren edota arte plastikoen arloko hiru profesional.
Saria: 1.300 eurokoa izango da.
Kartelaren ezaugarri teknikoak:
-Formatua: JPG, TIFF edo PDF
-Erresoluzioa: 300 ppp.
-Neurriak: 70 x 50 cm (ez etzana)
-Agertu behar den testua: 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
2010ko abenduaren 4tik 8ra
http://www.euskosare.org/abangoardia/durangoko_liburu_diska_azoka_45_kartel_lehiaketa/eks_newsitem_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo