EuskoSare > Vanguard > Guillermo Zubiaga: "New York-eko Euskal Etxea hemen gaudenontzat euskal presentziaren erreferentea tinkoa da"
2009-12-11 08:18
Last modified: 2010-01-20 14:02

Guillermo Zubiaga: "New York-eko Euskal Etxea hemen gaudenontzat euskal presentziaren erreferentea tinkoa da"

Euskal komikilari hau New York-en bizi da aspalditik.

1) Nolakoa da zure egunerokoa?

Senarra, eta gurasoa izatea suposatzen duen lana edukiz gain, jejeje! gogokoa dut goiz esnatzea nahiz eta  berandu lo egitea gogokago izan, eta egunero 3-5 km-ko korrikaldi bat egiten dut, hala era askotaz gaberako utzi behar dut.  Hau diñot, zorionez nire lanak nahiko autonomia eskeintzen didalako, eta askatasun hau oso alferra izateko tentaldian erortzeko erraztasuna bait du eta horregatik, nire denbora ondo aprobetxateko diziplina hezi behar dut. Horregatik soinketan topatzen dut hau, edozein eran moldatu behar naiz denbora neurriz erabiltzeko.

Gainera nahiz eta marrazkitzea gustoko izan, lanbidetzat egiten dudalako beharrez marraztu behar dut eta ez derrigorrez gogoz, beraz egunero 8-10 ordu emanten ditut lan-mahaian itsatsita. Horregatik Unibertsitatean Klaseak ematea estudio-moldetik ihes egiteko aukera ematen dit.

2) Euskaldun bezala badakigu New York-eko Euskal Etxearekin oso harreman estua heltzen zaituela. Kontaiguzu nola ikusten duzun euskal etxea eta bertan burutzen den lana?
"Euzko-Etxea of New York" -k hemen gauden euskaldunontzat asko adierazten du, niretzat bereziki nire emaztea ezagutu nuen tokia, edota nire umeak Olentzerok urtero bizitatzen dien lekua izanez gain, Estatu Batuetako Euskal-Etxerik zaharrena da eta Estatuaren ekialdean gaudenontzat euskal presentziaren erreferentea tinkoa da.

Udan itzita izan arren nik hain dudanean bertan izateko ahaleginak egiten ditut nahiz eta azken bolada hontan ez hainbestetan izan.  Liburuaren argitalpenarekin doazen pasabideak eta eskuetan izan ditudan beste eginkizinak; lana eta orain dela gutxiko nire alaba-ren jaiotza etabar gauza izan direla eta baina zihur naiz Irailan E.E.-a berriz zabaldu ondoren bertatik izango naizela. Nahiz eta denborak joana eta etorriak izanez eta batzuren aburuz "gure etxea" pixka bat gainbehera dagoela esan arren ez zait bihozgabetuko, ez zaigu bihozgabetuko, esango nuke, nahiz eta agian aspladin izan zeneko gauza bera ez izan arren berriz ere eraikitzeko. Bai Horixe!

3) Euskara badakizu eta maiz erabiltzen duzu, semeari irakatsi diozu?
Era batetan edo bestean egunero euskaraz egiteko aukera dut, edo sortzen dut, ze erremedio ezta? Egia esateko NY-era ( Syracusatik) etorri nintzenetik, nahitaz giro euskaldunean murgildu naz, alde batetik NY-eko Euzko-etxearen kidea izanda, baina egunero norbaitekin euskeraz mintzatzeko aukera daukat, nahiz eta atzerrian pillo bat urte eraman ondoren, eta hainbeste maitatzen dudan gure hizkuntz zaharra pixk'at kaxkartu arren, ez diot lantzeari geldiarazi ezta ere nire kumeei irakasten. Benetan, nire semeak (nahiz eta Amerikanua izan arren) beti arritzen nau euskeraz adierazten dan bakoitzean.

Ihaz  gabon oporretarako Olentzaroren abestia ikasi du eta "Bihar meriendatzeko..." zatia datorrenean "botila ardoakin" abestu ordez " esnea txokolatekin" batekin bukatzen du. Maltzur izugarria da!! Nire alaba egunean bakarrik 7 hilabete izan arren, bide berdinatik joango dala susmatzen dut.

4) Zer du gustuko Guillermo Zubiagak?

Oso ekleltikoa naizela uste dut, musika eremuan denetarik entzuten dut, nahiz eta Punk Rock-a gustokoena izan arren. 

Janaria dagokionez denetarik jaten dut, guztiz orojalea naiz eta ez dut ezer baztertzen naiz eta jaioa izan nintzan tokian nire ahosabaia oso "aristokratikoa" bihurtu arren, Euskal-Herriak janariarekiko erlazio oso berezia bait du eta. Historia gogokoa dut, mitologia, filmeak, bidaiatzen, animaliak, batez ere baleak noski! Itsasoa, arraun egiten, iger egitea, edozein ur kirola, natura, mendira joatea, etabar. Adineko gizalidekin mintzatzea maite dut, hainbeste jakituria dute eta! Edonorri gomendatuko nioke, bere aitona-amonekin mintzatzea bere aiton-amonei buruz. Nik halakorik egiteko aukera izan nuen eta nire arbasoen historiaz 100 urte baino gehiago atzera jotzeko abaguneaz jabetu nintzen....

Horrez aparte txikitatik gustokoa izan dut maketak eta modelismoa egiten baina nahiko berriki izozki makilaz eta zotzez egindako txalupak eta itsas ontziak egiten hasi naiz. 

5) Ezinbesteko galdera, zein komiki harrapatu zaitu eta zergatik?

Zein artistak izan duten nigan eragin handia antzeko galdera da hau, beraz haibeste lan bikainak izanez zerrenda berriz ere luzeegia izango litzake....

Batzuen artean, X-men izenburuko "day of Future past" edo " Dark Phoenix Saga",  Frank Miller-en " Dark Knight returns", Pat Mills eta Simon Bisley-ek egindako Slain, Manarak eta Hugo Pratt-en " Indian Summer", Asterix-en edozein atala,......Bernet-ek egindako Torpedo, Giraud-en Lieutenant Blueberry....


6) Eta azkenik, elkarrizketa irakurriko duten guztiei mezuren bat bidaliko zenieke? 

Lehandabizi hasieran utzitako  aurreragoko nire euskal "keinuekin", nolabait eta agian nahi gabe edo ez derrigorrez era oso serioan Amerikar Komiki industria"euskalduntzen" ahalegindu naizela. Geroxeago Joanes edo Euskal balezalea-rekin era  ausartagoan edota nahitaz, ahal izan dudan neurri batean behintzat eta nola ez, estatu-politikaria edota eragin handiko gizakumea ez izanez, ordea marrazkilari soila, nire esku dagoen eta gehien ezakutzen dudan baliabidearen bitartez, hau da komikia, euskal kultura ezagutarazteko edota sustatzeko lanabesa bezala erabili nahi  izan dut.  Horregatik oso pozik sentizten naiz, eguneran Joanes AEBetan sortutako lehen euskal komikia izatea.

Horrez gain, gure balezaleen omenaldi bezala Euskal-Herriari egin nahi izan dudan oparitxoa adierazten du. Joanes de Etxaniz edo personai hau bezalako ondorengoak bere senideen azken norakoa zein izan zen jakiteko urte asko iraun behar izan zutenez gero. Horrekin konparatuz komika hau garatzeko eman ditudan urteak ez da ezer.

 

Erlazionatutako informazioa

- Guillermo Zubiaga: "Joanes edo Euskal Balezalea komikian, Joanes-ekin euskal balezaleen istorioen arketipo bat adierazi nahi dut"

- Orreaga-Roncesvalles 1230th Anniversary YouTube

- You've got to believe ...


Rate:
http://www.euskosare.org/abangoardia/guillermo_zubiaga_elkarrizketa_2_joanes_balezalea_iraila_2009/eks_article_view