EuskoSare > Vanguard > Guillermo Zubiaga: "Joanes edo Euskal Balezalea komikian, Joanes-ekin euskal balezaleen istorioen arketipo bat adierazi nahi dut"
2009-10-14 12:04
Last modified: 2010-02-25 10:37

Guillermo Zubiaga: "Joanes edo Euskal Balezalea komikian, Joanes-ekin euskal balezaleen istorioen arketipo bat adierazi nahi dut"

New York-en bizi den euskaldun honek kaleratu berri du bertako merkatura lehen euskal komikia "Joanes edo Euskal balezalea".

Syracuse Univertistean nire diplomatura izan baino urte bat lehenago  marrazki bizidunak egiten dituen estudio batean, Animotion, inc., lan egiten hasi nintzan. Graduazioa ondoren nire lanbide aukerak hedatzeko helburuarekin, batik bat marrazki bizidunaren eremuan, New York hirira joan  nintzan,  baina ordez komikigintzan lan egiten hasi nuen. Denboraldi baten ondoren onarpena lortu nuen Marvel konpainiarekin lan egiten X-FORCE deritzon izenburuan. 2003 ean, tintadua egiten hasi nintzan Dark Horse-en B.P.R.D. eta Image comics The Romp izenburuetan.

2004-tik Kamisetak diseinatzen aritu naiz New York-en finkatuta daben zenbait enpresetan. Marrazkilari, irudigile eta proiektugile grafikoa izanez gain gai hauek konbinatzen ditut Unibertsitate mailan hizlaria eta irakasle izaten. Historia eta Arte historia Arloetan.
Orain dela oso gutxi Euskal Balezaleei buruzko gaian oinarritua den eleberri grafiko bat Joanes edo Euskal balezalea edo hobe esanda Trilogia baten lehen atala Txalupa hegalaria argitaratu dut.

1) Guillermo, jaiotez Barakaldokoa zara, zerk eraman zintuen New York-en bizitzera?

Estatu Batuetara batxillera bukatzeko ikasle-truke programa bat zela medio etorri nintzen 18 urteekin.  Geroxeago unibertsitatean ikasteko Erresuma Batuara joateko asmoak nituen, ordea  patuak Estatu Batueatara itzulzea erabaki zuen. Nire lagun baten bitartez New York -eko estatuan Unibetsitate batean irakasle bat ezagutu nuen Syracusen eta hor egin nituen ikasketak.  Arte ederratan lizentziatu nintzen.
Nire graduazioa urte bat baino lehenago bertan zegoen Marrazki Bizidunak egiten duen estudio batean lan egiten hasi nintrzen eta ia bi urte ondoren NY-hiria lekualdatzera erabaki nuen.  Batik bat nire lanbidea aukera gehiago duen leku batean gehitzeko, beraz nire jatorrizko proposamena marrazki bizidunak egiteko zen, arren ez zen gertatu eta ordea komikiak egiten hasi nintzen

2) 18 urterekin Euskal Herritik joan zinen baina, zein oroitzapen gordetzen dituzu estima gehienekin?

Agian,  Barakaldotik alde egin genuenean eta Laukiz-era bizitzera joan ginenan. Euskal-Herriko mendi ederretara edo nik gogoan dudan nire aberriaren baster idilikora.
Halako inguruan, industrializazio eta urbanizatzearen aurreratze gogor eta azkarraren aurrean, euskal nortasunaen oinarria den baserriako bizitzarekin bat izaten hasi nintzan.

3) Hainbat esparrutan nabarmendu zara: marrazkilaria, hizlaria, irakaslea,... ¿zeinentan zaude erososen?

Egia esateko, ez zait batere axola, gogo asko ditudan historia edota arte historia bezalako arloetan irakasle moduan aritzea edota gai horri buruz ikasgela batean ordu batzuetarako mintzatzea. Baina disenugintza grafikoarekin batera, ordezkoak izan dira beti marrazkilaritzarekin. Hau da benetan eta zalantzarik gabe nik atseginena dudana, zoritxarrez esparru hau, oso lehikorra da, batik bat, hainbeste talentua duen NY bezalako hiri handi batean. Beraz aldi berean egin izan behar ditut lanbide ezberdin hauek " bizirauteko". Hala eta guztiz, artistikoki edo nire sormena garatzeko aukera eskeintzen didan edozein lan batean aritzea da nire oririk erosoena. Baina benetan gehien gogokoa dudana da nire istorio propiak garatzea eta errealitate batean eratzeko aukera edo pribilegioa esatea, jakina!

4) Noiztik duzu marrazkiarekiko pasio hori?

Betidanik.
Txiki txiktatik gogokoa izan dut marraztea, nire etxekoek esaten duten bezala arkatz batekin eskuen artean jaio nintzen. Jajaja! 
Beharbada artearekiko nire zaletasuna etxeko giroan sortu zen: nire ama musikaria da eta aita arkitektoa. Agian horregatik beti izan dut artea oso gertu.

5) Zein artista izan dira zugan eragin handien izan dutenak?

Idazketa eta marrazkigintza dagokionez nigan eragina izandako egileak asko dira. Zerrenda luzeegia izango litzake eta zalantzarik gabe norbait aipatzea ahaztuko dudala beldur naiz,  talentu izugarria duen gende asko bait dago. Komiki eremuan gaur arte lagun ontzat eta tutore bezala jotzen dudana, eta mundu honetan sartu zidana Adam Pollina kokatuko nuke, baina badira nire lanarengan ardura galanta erakutsi dituzten beste askok; Neal Adams, Mike Mignola, Klaus Janson, Frank Miller, Bernie Wrighston, Joe Kubert, Adam Kubert, Jimmy Palmiotti,.....Aurrerago aipatu dudan bezala zerrenda benetan luzeegia izango litzake. Narratiba dagokionez, Hugo Pratt, Scott Lobdell, Will Eisner, Goscinny, Uderzo, Stan Lee, Francisco Darnís, Jordi Bernet, Horacio Altuna, Milo Manara, Richard Corben, John Byrne eta Walter Simonson lista amaigabea.....
Hala ere ez naiz komikigintzan soilik mugatzen, Sergio Leone, Clint Eastwood-en edota Sam Peckinpah-ren western-ak maite ditut, halaber Akira Kurosawa-ren filmegintza. Arte Edarretan edota margogintza klasikoan Renbrant-ekin identifikatzen naiz ( urtebetetze egun bera daukagu jejeje!)  baina Velazquez-en zalea naiz, eta bereziki nire liburua dagokionez Goyak margotutako sorginak eta akelarreak eragin oso zuzena izan dute.
Azkenik, nire historioaren narrazioan premiatu dituztenak hain zuzen ere, bigarren mendeko Somastata-ko Lucian, François Rabelais-en Pantagruel, Rudolf Erich Raspe eta Gottfried August Bürger,-en Baron Munchausen and jakina ! Walt Disney-ren  Pinochio aipatuko nituke

6) Badaramugu nahiko denbora “Joanes edo Euskal balezalea” komikiaren inguruan berriak irakurtzen baina, laburki azalduko zeniguke zertan datzan?

Joanes-ekin euskal balezaleen istorioen arketipo bat  adirazi nahi dut.  Era berean gure balezaleak, Amerikak dituen cowboy,  Escandinabiako Vikingoen sagak, edota Japoien diren Samurainen baliokideen bezala, euskaldunen ezaugarri epiko baten sinbolotzat aldarrikatu nahi izan ditut.

Alde batetik pertsoianaren izena dagokionez, istoria erregistroetan zein balezale eremuetan diren zenbait euskal mitoetan ( Zumaia'tar Joanes Balaztena den kasuan Aita barandiaranek zehaztatu zuen bezala adibidez, edota balearrantzaleen otoitzak idatzi zituen Joanes D'Etxeberry-k balezale apaiz euskalduna) horregatik, Joanes, beti uste dut izen aproposena zela.
Baita nire pertsonaia dagokionez ez da batere super-heroia, egia esanda ez da ere heroi bat, ordea heroi kontrakoa edo anti-heroi arketipikoa da. Han Solo pertsonai tankerakoa edota Sergio Leonek sortutako "spaghetti western etan  "izen gabeko gizona"  deritzona Clint Eastwood-ek antzeztua eta nahitaz nire pertsonaian eta liburuan eragin haundia izan dute.

7) Zertan edo zeinetan oinarritzen da Joanes-en pertsonaia?
Gertakizun historiko batzuetan funtsatua izan arren ez da derrigorrez elaberri historikoa, ordea fikiziozko ipuina eta euskal mitologiarekin baitaere zerikusia duena.
Iparramerikan aurkitutako idatzizko testurik zaharrenetrikoak euskal balezelak itzitako testamenduak dira. Bata Juan Larrume eta bestea Joanes Etxaniz Orio'tar bale arrantzalearen testamentuak dira, dokumentuak urrenez urren 1577 eta 1584ko data dute eta Kanada eta Ipar Amerikako testurik zaharrenak dira. Baita ere XVI garren mendeko euskal arrentzaleen bizitza esagutzeko iturburu paregabekoak ditugu eta nola ez Ameriketan euskaldunak goizdanik iztearen froga oso baliotsugarriak dira.

8) Kaleratu berria da salmentetan, nola izan da harrera? 

Pasadan Uztailan, Renon University of Nevada-ren Center of Basque Studies-en gunearen inaugurazioan, eta NABO-ren konbenztioa zelakoan Joanes-en lehen emaldia oso gogokoa eta gendearen aburua oso harkorra izan zela esango nuke. Argitalpena udan izanda nolabait gauzak pixka bat  sakabanatuta, uxatuta igarri dira, baina Irailak eta gero orandaino izandako arreta eta jarraipen samarra zabalagoa eta erakargarria bihurtuko dela uste dut. Nire partez bakarrik espero dut komikiaren onarpena irauntzea bere garapenan jarri dudan bezain hainbeste denbora, oraindio geratzen diren bigarren eta hirugarren atalak falta dira eta...... Hala ere, "irauntzea" nahi dudala esaten dudanean nola bait fidatzen naiz dut beste aleak ( 2 eta 3)  kaleratzeko beste horrenbeste 10 urte bere zain ez egon behar jejeje!

9) Buru-belarri zabiltza 1999etik lan honekin. Arro egongogo zara lortu duzunarekin orain arte, arrakasta/fama hau espero zenuen?  
Zalantzarik gabe, mundu honetan xede bat lortzearen asebetetzea bezalako oso gauza gutxi deskribatuko nituke. Oso handia iruditzen zait une honetara heltzearen sentimendua adieraztea ezta nola helaraztea jakin ere

10) Jakina da parte hartu duzun hainbat komikietan euskal kulturaren ikurrak isaltu dituzula, modu batez zure burua aldarrikatu nahian, non topa ditzakegu eta ze nolako.

Bai Komiki industrian lan egiten hasi nintzenean banekien nire izena ez zela antzemana izango eta gainera horrez gain susmatzen nuen Estatu Batuetako superheroi-en komikiaren industrian euskaldunik ez ziren izango, beraz nire lehenengo lanetan nola batez ere orrialdeen atzekaldeak  bazterrak (barrenak) edo sakonak betetzen nituenez Euskal keinu batzuk utzi nituen; lauburu bat hemen, euskarazko esaldiren bat, Euskal Rock talde baten poster bat hemen, E.H. ko pegatina bat hor. Nolabait hori izan zen nire sinadura mendakatu zidana.

Marvel comics X-force izenburuko 75 garren zenbakitik 78 ra eta gero denbora bat ondoren nire izena  kredituetan agertzea lortu nuen. ondorioz 79 garren zenbakitik 81.ra.

Marvel Comics-Ko X-force izenburuaz gain, Gabon oporretako Gen-X ale bat, Image Comics-ko Withcblade eta Hellhole beste aleetan. Baita ere DC -ko Big Daddy Danger bilduman

11) Zein da komiki sorta hauen ekarpena irakurleeekiko?

Adibide batzuk dira,  X-force izenburuaren atal batean ( 75 zenbakia) narrazioa komisaria bat zuen eta polizia-etxearen atean iragarpen bat marraztu nuen nire antzekoa zuen tipo baten aurpegiarekin eta gainetik Missing ( desagertuta) G. Zubiaga hitzekin. Ale berdinean egunkari bat istripu baten argazkia zekarren eta argazkiaren azpian Foto: by Zubiaga marraztu nuen.
Gen-X komikian kondairan haur baten irakurgaien artean "Ipuinak" liburua ageri nuen. Baita ere tipo bat Negu Gorriak-taldearen kamistea bat zeraman jantzita.
Witchblade-en, Gaztelugatxe-ren poster bat marraztu nuen pertsonaiaren logela-ren horman, eta norbait-en ere Euskal-Herriko E.H. Letrak. etabar.
Imagen Comic-en Hellhole #1-ean Negu Gorriak taldearen pozterrak nonahi, Urtz, hitz paretetan, eta narrazioak aldizkari denda bat zuenez, inguruetan ziren kazetetan EH, Kaixo, Leire, Pirineoa etabar hitzekin "jositu" nituen.

12) Elkarrizketa honaino jarraitu dutenentzat ziurraski interesa piztu zaiela, non eros dezakegu?

Agian izenburu hoiek dituen edozein komiki dendetan edota irtenetan ba dira zerbait kopia salgai.
Joanes edo Euskal balezalearen lehenengo atala dagokionez berriki hasi naiz batik bat NY-en eta Estatu batuetan diren beste komiki denda askotik banatzen baina besteak beste University of Nevada, Reno-ren bitartez lortua izan daiteke, eta noski baita ere nire Webgunearen bitartez.

13) Non jarraitu ditzakegu zure lanak?

2007-tik nire webgunea eraiki dut (www.guillermozubiaga.com) eta bertan jartzen ditut nire lanarekin zerikusia ditzuten lan egin berriak, estekak,  etabar

 

Erlazionatutako informazioa

- Guillermo Zubiaga: "En el cómic Joanes edo Euskalbalezalea, quería mostrar el arquetipo de historias de balleneros vascos"

- Orreaga-Roncesvalles 1230th Anniversary YouTube

- You've got to believe ...


Rate:
http://www.euskosare.org/abangoardia/guillermo_zubiaga_elkarrziketa_joanes_balezalea_iraila_2009/eks_article_view