|
2008-12-16
10:42
Azken aldaketak: 2008-12-16 10:50 |
|
|
|
Hizkuntzaren ikerketa oinarri duen Basque Centre on Cognition Brain and Language-a abian
Donostiak neurozientzia kognitiboa, soziolinguistika eta hizkuntzaren ikerketa bultzatuko duen eta maila internazional batetan buru izan nahi duen zentru espezializatu bat sortuko du Gipuzkoako hiriburuan datorren urteko Azaroan. Basque Centre on Cognition Brain and Language (BCBL) Manuel Carreiras zentruak zuzendua izango da eta 70 ikertzaile baino gehiago izango ditu.
Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak eta José Ramón Guridi Gipuzkoako Berrikuntza diputatuak atzo aurkeztu zuten proiektu berria, zein Miramongo Parke Teknologikoan kokatuko den hasieran behintzat. Aurrerantzean hau Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitza berrietan izango du lekua.
Elebitasuna
BCBLk elebitasunaren ikerketan izango du oinarria, euskara eta gaztelera hitzegiten duten pertsonen inguruan pentsatuta. Nola bereganatu hizkuntza?; nola errepresentatu hizkuntza? eta nola prozesatu hizkuntza? Hauek izango dira zentruaren ikerketa puntu nagusiak. Honetaz gain, fonologia, morfologia eta sintaxia bezalako elementuak ere ikasi egingo dira.
Beste hainbeste gauzen artean, zentruak Carreirasek Tenerifen burutzen duen ikerketa taldearen laguntza izango du eta baita honek eskainiko dizkion tresneria eta ekipamenduen prestaketa ere.
Atzokoan entzun ahal izan genuenez, instituzio publikoek 20 milioi euro zuzenduko dituzte proiektura hurrengo lau urteetan eta hau Euskal Herriko Basque Excellence Research Centres (BERC) sarearen kide izango da.
Eusko Ikaskuntzaren proiektua
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo