|
2012-03-08
12:07
|
|
|
|
"Iparraldea Bertan!" jardunaldiak
Hamar urte irauten duen ziklo batek, dudarik gabe,zerbait onik baduke. Euskal kultur erakundeak proposatu eta Koldo Mitxelenak antolatu saioek, urtez-urte, gero eta arrakasta handiagoa biltzen dute.
Aurtengo 11. « Iparraldea Bertan ! » programazioa ere ildo beretik doa :
kantu-musika ugari izango da eta hitzaldi-elgarrizketa baten bidez Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa hobeki ezagutzeko parada eskainia izanen zaizue. Kantuari dagokionez, hiru kontzertuetako protagonistak emakumeak izango dira nagusiki eta haiei esker ohiko eta gaurko egungo abestiak preziatzen ahalko dituzue.
Baina ez pentsa Iparraldean kantagintza baizik ez dagoenik. Iparraldeak, beste herrialdeek bezala, egoera eta kezka larriak bizitzen ditu: Zein garapen mota nahi edota behar du Iparraldeak? Galderak, gogetak eta erantzunak nolakoak izango dira? Hamaika kanta, hamaika gogoeta…
Euskal Herria, bere osotasunean, dezagun maita.
Kalakan taldeko kideak KOLDO MITXELENA Kulturunearen eskenatokian, Iparraldea bertan! 2011. edizioan:
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo