|
2011-12-13
10:17
Last modified: 2011-12-13 10:30 |
|
|
Madrilgo Euskal Etxeak lortu du Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta ematen duen ENE SARIA
Madrilgo Euskal Etxeak irabazi du, urtero, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta (1949tik Eusko Ikaskuntzak bultzatzen duen ospakizuna), Eusko Ikaskuntzak ematen duen saria.
Madrilgo Euskal Etxeak, irabazi-asmorik gabeko elkartea izanik, 1979. urtean sortu zen, Gerra Zibilaren aurretik existitu zenaren oinordeko eta jarraitzaile bezala. Madrilen bizi diren euskaldunen elkargunea eta ekintza sozio-kulturalen bateragunea izanda, 1932tik aurrera Euskara klaseak ematen hasi ziren.
Egun, Madrilgo Euskal Etxean, euskara 6 maila desberdinetan irakasten dute eta 160 ikasleri eskolak ematen dizkieten 3 irakasle ditu. Halaber, euskarari baita euskal kulturari lotutako ekintza ugari antolatzen dituzte. Azpimarratzekoa da, euskal etxean duten liburutegia. Bertako bildumak euskal literaturaren erakusle diren 10.000 ale baino gehiago jasotzen baititu.
Bere erabakian ENE SARIA 2011ko epaimahaiak edizo honetara aurkeztutako hautagaien kopuru eta kalitatea azpimarratu du. Bereziki eskertu izan nahi du baliabide mugatuak izanda eta errazak ez diren baldintzetan Euskal Herritik urrun euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duten erakundeek egiten duten lana.
Saria dela eta, onarpen publikoa eta oraindik zehaztu gabe dagoen egunean Nestor Basterretxea artistak diseinatutako eskulturaren anagrama jasoko du elkarteak.
Bestalde, ENE 2011 kanpainari dagokionez, historia egin duten euskal emakumeei omenaldia egiten dioenak, harrera zabala jaso du. Eusko Ikaskuntzaren webgunean proposatutako galdetegiari zuzen erantzun duten parte hartzaileak ugariak izan dira eta, azken hauen artean, Kukuxumusuk egunerako diseinatutako kamiseten zozketa egin da.
ENE SARIA. Irabazleak
2006: Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar del Plata (Argentina)
2007: Bartzelonako Euskal Etxea
2008: Eskualdunen Biltzarra-Association des Basques. Bordele (Frantzia)
2009: The North American Basque Organizations Incorporated
2010: Sustraiak-Erroak Elkartea. Paris (Frantzia)
2011: Madrilgo Euskal Etxea–Hogar Vasco de Madrid.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo