EuskoSare > Blogs > Eusko Ikaskuntzarekin Mundura > Euskaraz mintzatzeko kode sekretua
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
2007-12-08 15:13

Euskaraz mintzatzeko kode sekretua

Etxepare kodea euskaldun guztiak euskalduntzeko kodea sekretua da, euskaldun guztion euskaraz mintzatzeko kode sekretua. Deskubrituko bagenu, euskararentzat salbazioa litzateke, denontzat onura. Gaur , Durangoko Kafe Antzokian Etxepareren Linguae
Navarrorum obran kode ezkutu bat omen dagoela jakin dugu eta honen bidez, euskaraz ez dakitenek ere euskaraz hitz jarioa botako omen dute.
Khaterine Agirregomezkortak Renoko ikerlariak hainbat urte eman ditu Estatu Batuetan ikertzen eta kode hori deskubritu du. Durangoko Azokara dator berriarekin baina hara non, ezagutzera eman behar zuenean lapurtu egin diote. Nor ote lapurra? Berriaren atzetik dabilen kazetariak, azokan hainbat liburu erosi baina irakurtzen ez duen kultur zalea edota azkenik Elkar argitaletxekoak ote? Edota Xabier Paya bertsolari eta itzultzailea bera?

Hauxe izan da Kafe Antzokian Eusko Ikaskuntzako Gazteria sailak antolatu duen Etxepare Kodea bertso tramaren nondik norakoa. Azkenean ordea, hainbeste errudun topatu eta topatu denok omen dugu erruaren puntu bat, izan ere, gure esku omen dago euskara gure mintza lengoaia bilakatzea edo ez. Errua orduan, denona eta inorena omen da. Bakoitzak erabakiko du bere neurrian zenbaterainokoa duen errua eta gogoa.  Horixe esan digute Uxue Alberdi, Xabier Paya, Oihane Perea, Sustrai Kolina eta Erika Lagomak.


Rate:
http://www.euskosare.org/blogak/durango_2007/bertsotrama%20/eks_blogentry_view