EuskoSare > Blogs > Eusko Ikaskuntzarekin Mundura > Jokin Mitxelena: "Zerbait egiteko gauza denak hemen eta gaur erakutsi behar du"
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
2007-12-19 16:14

Jokin Mitxelena: "Zerbait egiteko gauza denak hemen eta gaur erakutsi behar du"

1962ko Otsailaren 15ean Donostian Bilbon Arte ederretako ikasketak egin ondoren irakaskuntzan aritu zen. Dagoeneko bere ikasle garaian, ikasketak  marrazkiekin finanziatzen saiatzen zen, eta garai hartatik hasita gaur arte jarraitu du gero eta dedikazio handiagoarekin, azkenik Alemaniara bizitzera joan zenez gero, horretan bakarrik saiatzen delarik.

Ilustrazaile modura kolaboratu duen llibruetako batzuek dira: 

  • "Pantaleon badoa", Patxi Zubizarreta, Pamiela.
  • "K Lurraldea", Juan Kruz Igerabide, SM
  • "Jenio Txarra", Pello Añorga, Aizkorri
  • "Komunean galtzen naiz", Leire Bilbao, Elkalanean.
  • "Ondarruko piratak", Ana Urkiza, Ibaizabal.
  • "Astakiloen" 8 abentura 8 libruetan, Bernardo Atxaga, Berria aldizkariarekin.
  • Etxepare Saria, Pello Añorgarekin idatzitako 'Gerlari handia' album ilustratuarengatik.

 

Alemanian bizi den euskalduna zaitugu. Ezagutzen al da bertan euskal literatura? Ba al dago interesik eta kontsumitzen al da?

Mariasun Landa edo Jose Sarrionaindia itzuliak izan dira bai, eta adituentzat Martin ugalde edo Miguel de Unamuno. Noski, Bernardo Atxaga da zabalduena.

Gero aurtengo Frankfurt-eko Liburu Azokan, nola lurralde gonbidatua Katalunia izanden, horren inguruan, Espainiako beste hizkuntzetan, tartean euskaraz, sortzen den literaturaz ere ekitaldiren batzuek egin dira. Eta horrelakoak. Nik uste dut interes punttu berezi at piztta daukan irakurlegoa badagoela, edo hori erakusten duen endea aukitzen dut tarteka. Orain benetan kontsumitzen den, hori ez dakit...

 

- Zein euskal idazleren liburua gomendatuko zeniguke? Zergatik?

Hementxe harrapatu nauzu, euskal literatura ez baitut egunez egun jarraitzen. Zerbait erraza eta segurua esango dut beraz: Pio Baroja, eta bere liburuetatik abenturatakoak Zalakain abenturazalea edo Xanti Andiaren ezinegonak. Gaztaroan irakurri nituelako lehenengoz eta hezurretan gelditu zaikidalako agian.

 

- Durangoko Azokaren ardatza umorea da. Euskal literaturan umore falta bat somatzen da, ez duzu uste?

Inteligentziaren parte aldrebes horretara iristea zaila delako izango da agian? beste hizkuntzatan errazago aurkitzen ote da hori? Azkenekoz parrez zorabiatuta, Groucho Marx-en memoriak irakurrita izan zen, orain dela  berrogei urteko kontu bat.  

 

- Durangoko Azoka erreferente bat da euskal kulturarentzat bere osotasunean. Nola azalduko zenioke atzerritar bati zer den Durangoko Azoka eta zer suposatzen duen?

Lagun: Bada Durangon azoka bat. Han ikusiko dituzu eskaraz eta euskal argitaletxeek azken urtean sortu duten guzti-guztia. Eta benetan asko da hain hiztun gutxik sortzen dutena. Baita ere ikusiko dituzu han, argitaletxeetako aduradun guzti-guztiak. Idazle agian ez guztiak, baina asko eta asko, liburu erosle askoz eta gehiago. Eta denen artean sortzen dute sekulako jendetza. Horrek erakusten du zergaitik euskarazko 'azoka' hitza , arabierako 'zoco'-rekin lotuta homen dagoen. Izan ere, gustokoak bait dauzkagu honelako tumultoak. Gainera, hona gatozen pertsona askok gure artean ezagunak gara eta gustora topatzen dugu elkar kasualidadez hemen. Horrek lasaitasun handia ematen digu, hemen ikusiak izateak gure izen ona bere lekuan uzten baitu beste urtebeterako.

Liburu egileontzat, azoka honek urte baten bukaera ezartzen du, eta hurrengoaren hasiera. Zerbait egiteko gauza denak hemen eta gaur erakutsi behar du, edo ahaztu denboraldi baterako. Nahiz eta gero kexu garen, aipatutako tumultoan  ez gu eta ez sortutako liburuak nahi bezain ongi ikusiko ote diren. Baina tira, duda horrekin eta guzi, ez zaigu burutik pasatzen honera lan guziak egin gabe etortzea.


Rate:
http://www.euskosare.org/blogak/durango_2007/jokin_mitxelena_durango_2007/eks_blogentry_view