|
|
Durangaldeko Musika Taldeen Elkartea: "Durangaldeko edozein taldek hartu dezake parte"
Zelan definituko zenuke zeuen musika estiloa? Zein estilorantz zuzendu nahiko zenukete etorkizunerako?
Elkartea ofizialki duela aste batzuk eratu da, nahiz eta gure ibilbide ez ofiziala urtebetekoa izan gutxi gora behera. Sorrera berezia izan zuen elkarteak, izan ere hiru lagun elkartu ginen gau batea, eta Durangaldean talde pila bat ginela baina gure artean harremanik ez genuela konturatu ginen. Harremanak sendotzeko kontzertu bat antolatzea erabaki genuen. Eta publikoarentzako deigarria izateko klasikoen bertsioen jaialdi bat antolatzea erabaki genuen, non talde bakoitzak talde klasiko bat aukeratu eta beraitaz mozorrotuta kontzertua eskeineiko zuen. Honela ia 25 talde elkartu ginen, eta bi gauetan egin behar izan genuen jaialdia. Han ikusi ahal izan genituen besteak beste Baron Rojo (Elorrioko Sugoi), Michael Jackson (Berrizko Seiurte), Bad Religion (Berrizko Zain) eta beste asko. Bi mila pertsona batu ziren Plateruena Kafe Antzokian. Arrakasta hau ikusita Elkartea sortzea pentsatu genuen, taldeen inplikazioa oso ona izan bait zen.
Elkartean dauden talde kopurua ez dago zehaztuta baina azokarako atera berri dugun bilduman 35 talde agertzen gara, eta batzuk falta dira. Ibilbide profesionala, ba, komentatu dizudan jaialdi hau 'greatest hits gaua', gero Abadiñon Durangaldeko taldeen Maratoia ere antolatu genuen Abadiñoko Gaztetxearekin batera. Hemen beste 20 bat talde elkartu ginen 8 orduko kontzertua eskeintzeko.
Orain Azokarako 'Euskal greatest hits' antolatu dogu, bertan gutxigorabehera 10 taldek euskal talde klasikoak bertsionetuko dituzte. Azokarako ere, Durangaldeko taldeen bilduma cda atera dugu, bertan Durangaldeko 35 talde agertzen direlarik, bakoitzak kanta bat.
Musika estilo oso desberdinak elkartzen dira elkartean, normala dan bezala. Hasi betiko Punk Rocketik, Heavya, New Metal, Oi!, Rock and Roll, Pop, Hip Hop.... En fin danetarik.
Kontaiguzu zer prestatu duzuen Durangoko Azokarako?
Egia esan orain ez daukat hemen partehartzilen zerrenda, baina programan egongo da. Haber buruz...Seiurtek Fermin Muguruzaren bertsioak egingo ditu, Sugoik Su ta Gar, Edanek Ume Gaiztuak, eta Berrizko musiko batzuk elkartu dira (heuren artean Etxe) Ehun Kiloren bertsioak egiteko. Hauek buruz etortzen direnak jaja!..
Zein taldek parte hartuko duzue ekimen honetan?
Cd bilduma eta Euskal klasikoen bertsioen kontzertua (Gerediaga elkartearekin batera noski). Segun proiektuaren arabera talde batzuk edo beste hartzen dute parte. Beti ere era boluntario batez, hemen ez da inor behartzen edo baztertzen. Deialdi guztiak orokorrak eta zabalak dira Duragaldeko edozein taldek hartu dezake parte.
Gerora ere horrelako ekimenekin jarraitzeko asmoa duzue ala gauza puntuala al da?
Ez elkarte hau ia ez dago gelditzerik jajaja!!!!. Aurrea goaz!
Zer egin daiteke zure ustez bertoko musika diasporara zabaltzeko?
Galdera zaila erantzuten, diaspora zabaldu.... guk era lokal baten ikusten ditugu gauzak. Eta nahiko lan daukagu bertako taldeak eskualdean edo Euskal Herrian ezagutzera emateko, izan ere jendeak bakarrik ezagutzen ditu irratietan edo telebistan agertzen diren taldeak, eta askotan ahaztuta uzten ditugu hor agertzen ez diren beste gauza interesgarri asko.
Aurten “Eusko Ikaskuntzatik mundura” gure lema izango da. Zer islatu beharko luke Durangoko Azokak munduan zure ustez?
Bueno nire ustez (nire jarri beharko dut) euskal kulturaren inguruan sortzen diren edo ekiditzen diren gauza berriak ezagutzera eman beharko luke, eta uste dut lortzen duela. Baina batzutan era irreal baten, izan ere, gehienetan jendeak Azokan liburu edo Cd ak erosten ditu baina gero urtean zehar zer? Batzutan hor hipokresia apur bat ikusten da...nire ustez.
EuskoSare atzerriko hainbat jendek jarraitzen du. Nola azalduko zenieke horiei zer den Durangoko Azoka, zer suposatzen duen.
Durangoko Azoka oso garrantzitsua da euskal kulturarako. Eta hori suposatzen du... kulturaren euskarri bat edo. Behintzat asteburu horretan begirada guztiak Durangora eta Euskal kulturara zuzenduta daude, eta hori oso garrantzitsua da, nahiz eta batzutan ala ematen ez duen.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo