EuskoSare > Blogs > IV Euskal Herria Mugaz Gaindi International Seminar - 2007 > Resúmenes de ponencias > Euskal kultura atzerrian atxiki : Québec eko euskaldunen jateko ohiturak
2007-10-22 18:47

Euskal kultura atzerrian atxiki : Québec eko euskaldunen jateko ohiturak

Herri baten kultura, bere janariari finko loturik dago. Euskal Herriaren kasuan, sukaldea eta elikagaiek sinbolika handi bat dakarte. Québec deituriko eskualdean, euskaldun abenturazaleak XVI. mendetik etorriak ziren arrantzarako.

Nire helburua, XX. mendean Québecera emigratu duten euskaldunen nortasuna eta ohiturak ezagutzea eta ulertzea izan da. Inkesta oralen bidez, besteak aparte, komunitate ttiki eta gutti ezagutu horren elikatzeko modua arreta handiz begiratu dut. Euskal Herrian bezala jateko estrategia zonbait erabiliz, gogoan dituzten giro, usain edo gustuak berriz atxematea (edo sortaraztea) lortzen dute. Euskal sukaldaritzaren zein irudi atxiki al dute? Nolakoak dira haien sukaldeak? Bestalde, ainitzetan, janaria haurrei edo ezezaguneri euskal kultura ezagutu arazteko erabilia den modurik natural eta ulergarriena da, baita bertako euskaldunen artean elgartzeko aitzakirik erabiliena.


Rate:
http://www.euskosare.org/blogak/ehmg_2007/ponentzien_laburpenak/adelaide/eks_article_view