|
Juan Sebastian Abasolo Isasa Lekeitio, Euskal Herria. 2007-10-22 21:36 |
|
|
Argentinan Euskaraz - Eragileen eta erabiltzaileen helburuak eta ekintzak hartu emonean
Gaur Euskara Munduan programaren barruan kokatzen bada ere, Argentinan Euskaraz programa orain hamazazpi urte hasi zen martxan. Bere inguruan milaka pertsona ibili da, eta gaur egunean Euskal Herriko arduradun tekniko eta politikoetatik hasita, Argentinako azken haur ikasleraino ere milatik gora pertsona egon daiteke bere baitan. Hauek; ikasleek, Argentina eta Euskal Herriko irakasleek, teknikariek, arduradun politikoek, eta erakundeetako arduradunek, bakoitzak bere erara ikusten ditu programa honen betebeharrak, zeregina, zergatia eta abar, bakoitzak bera kokatuta dagoen ikuspuntutik begiratzen baitio. Lan honekin ikuspuntuok elkartu nahi izan dira, esanahiak, indarguneak, ahulguneak eta arazoei aurre egiteko bideak azaleratu nahirik; Argentinan bertan, zein munduan zehar antzerako programak ezartzen diren lekuetan ere baliagarria izan dadin.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo