|
Agustín Egaña 2007-10-22 18:47 |
|
|
|
Etxeko Arazoak
Ikerketa hau egiteko orduan lehenengo eta behin adierazi nahi nuke lortutako informazioaren iturri bakarra Bizkaiko Foru Artxibategia izan dela. Beraz, ikuspuntu bakarra jorratuko dut lan honetan: Bizkaiko Jaurerriarekin lotutako dokumentazioa, lan honen xedea gai oso zabal batean puntu konkretu batean hausnartzea izango delarik eta nahiz eta gaiak denbora gehiago behar izan, nolabaiteko hurbilketa izan nahi du gaiarekiko, hurrengo batean berriro heltzeko eta hausnarketa sakonago bat egin ahal izateko.
Jorratuko dudan artikulo honetan Bilboko saiakerak ez ditut landuko, agiritegian dokumentazio asko baitdago eta baita ikerketa nahiko, betiere Bizkaiko Foru Artxibategia iturri izanda eta artxibo bakarra kontsultatzeak dauzkan informazio urritasunaren arazoarekin, lan honen helburua eskakizun hauen aurrean sortuko diren kontrako indarrak aztertzea izango da. Batez ere, kontran zeuden instituzioen arrazoiak argitzen saiatuko nahizelarik.
Ikerketa honen hasiera 1728. urtean jarri behar dugu Karakaseko Konpainiaren sorrerarekin Pasaian. Honek Kadizko portuak zuen monopolioaren bukaeraren hasiera izango bait da eta periferiako beste hirien eskakizunak areagotuko ditu. Hala ere eta nahiz eta iturrietan ezer ez egon pentsa daiteke ordurako bazegoela Bilbo eta Donostin antolatutako merkataritza ilegala Peru eta Buenos Airesekin.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo