|
2007-10-22
18:52
|
|
|
|
Kubako independentzia gerlan, ejertzito espainarraren zerbitzura hildako euskaldunak : ikerketarako oinarriak
Kubako independentzia gerlara, euskaldunak, soldadu gisa joan ziren Espainiako azken kolonia defendatzera. Espainiarentzat galera humanoa, erabatekoa izan zen. Milaka eta milaka soldadu zauriturik eta elbarriturik itzuli ziren gerla hartatik. Beste hainbeste, bidean geratu ziren. Haien artean euskaldunak.
Kubako hilerrietan ehortzi zituzten euskaldunen zentsua eskuratu genuelarik, gerora konstantea izaten jarraitu duen galdera egin genion gure buruari. Nor ziren soldadu haiek? Espainiako Gobernuaren datu ofizialen bila joan ginelarik ere, galdera, berdina izaten jarraitzen zen. Beraz, bi iturriek emango zizkiguten datuak aztertu ahal izateko, soldaduari buruz jadanik jakin genezakeenaren erradiografia bat burutu behar genuen eta honela ikerketarako oinarri bat finkatuko genuen. Horretarako, euskal soldadu hura nor zen jakin aurretik, beste galdera zenbait zuzentzen dizkiogu gure buruari. Zergatik joan ziren Kubara? Norekin joan ziren? Nola ibili ziren bertan?
http://www.euskosare.org/blogak/ehmg_2007/ponentzien_laburpenak/txosten_iker/eks_article_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo