EuskoSare > Blogs > IV Euskal Herria Mugaz Gaindi International Seminar - 2007 > Resúmenes de ponencias > Gasa eta herritarren matxinadak Bolivian: aspaldiko borrokarako ikur berria
Maite Iturre
Orozko, Euskal Herria.
2007-10-22 18:49
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Gasa eta herritarren matxinadak Bolivian: aspaldiko borrokarako ikur berria

XXI. mendeko hasierak aldaketa ugariak ekarri ditu nazioarteko sisteman. Testuinguru honetan, eta historia zama garrantzitsuak baldintzatuta, Boliviako herriak bere ondoeza azaleratu du nabarmenki azken urteotan.

Matxinada hauetan energia baliabideen gaiak gailentasuna eskuratu du. Izan ere, horren inguruan egituratu da elite politiko eta enpresa transnazionalen eta herri xehearen arteko gatazka. Ikerlan honek Bolivian 2000tik aurrera izandako zenbait herritarren matxinadetako faktore bultzatzaileak eta artikulatzaileak ikertzea du helburu, “gaseko gerra” deritzon horretan enfasi berezia jarriz. Honela, hidrokarburoen eta azkenengo gatazka handi honen sorrera, artikulazio eta eztandaren arteko harremana aztertuko da espezifikoki, lotura horren benetako izaera baloratzearren.


Rate:
http://www.euskosare.org/blogak/ehmg_2007/ponentzien_laburpenak/txosten_iturre/eks_article_view