EuskoSare > Blogs > Basques in Canada
2009-01-07 05:27
Basques in Canada
Histories of Adélaïde Daraspe from Quebec.
Lili Darasperen bisita urtebeterako
2008-04-01 17:30

Lili Daraspe, nire ahizpa, joan den astean iritsi da Québec era. Bere hegazkina 16 ordu berantarekin joan arren, motibazioz bererik zegoan, urte bateko esperientzia bat bizitzera. Montréal hirian egon nahi du. Biok egin dugu elgarrizketa hortan, Liliren lehen inpresioak ulertzen saiatu naiz: Zer dira imigrante berri baten gogoetak eta nahiak? Zein da Québec eskualdera iristean lehen inpresioak?...

Zergatik aukeratu duzu imigratzea?

Hasteko zuk eman didazu herri hori ezagutzeko gogoa, hango multikulturalismoa, mugimndua, dinamika interesgarria iduritzen zait.

Zergatik Montreal hiria?

Urte bateko esperientzia bat nahi nuen, jadanik hizkuntza menperatzen nuen herri batean, halanola frantsesa edo gaztelera. Horrez gain lana arazo handirik gabe atxematean oso garrantsitua zen.

Comments: 0
 
Euskal Herria Hortik Hara proiektua Québec-en!
2008-03-11 13:43

Hona Antton Lannes, Marina Tellechea eta Haitz Aldana!

Bideo dokumental bat egiteko proiektua dute Québec-en, Estatu batuetan, Argentinan eta Venezuelan euskaldun gazteeri buruz. Orotara lau hilabeteko bidaia egiten ari dira. Québec-en hiru aste pasatzeko erabakia hartu dute. Otsailaren 15 ean iritsi dira eta marxoaren 7 an doaz San Francisco-ra.

Haiekin elgarrizketa bat egin dut Québec hirian martxoaren 23 an, larunbatez. Hona Euskonews gazteak argitaratutako artikulua neri buruz haiek niri eginako elkarrizketarekin: http://gaztea.euskonews.com/0431zbk/elkar431a.html

Eta hona nik haiei egindako elgarrizketa:
1) Zergatik aukeratu duzue Québec eskualdea zuen proiektua burura eramateko?
Quebec eskualdera hurbiltzean aukera zen han dagoen euskal komunitate ttipia nola bizi den ikustea. Hala nola Ipar Ameriketako euskaldunak aipatzen direlarik Estatu Batuekoei maiz pentsatzen dugu. Alta, Quebecera joan ziren lehen arbasoak eta haruntz migrazioak segitu du belaunaldi ezberdinetan eta gaur egun ere.
Egia da klimak bizia ez duela erresten baina han dira oraindik ehunka euskaldun arrazoi eta adin ezberdinekin.
Bestalde, gure espedizioaren orokortasunean ikusiz, aberastasun bat zen Iparretik Hegora Amerika zeharkatzea.

2) Québec gustuko duzue?
Bai, Quebec gustuko dugu baina hiru aste nahikoak dira sasoi honetan, jajaja!!! Eskualdea zabala da, paisaiak aberatsak, mendiak, lakuak, ... Jendea biziki sanoa, beti laguntzeko prest.
Eta bitxi egiten du frantses eta ingeles kulturen nahasketak eta jatorduekin zailtasunak ditugu hiru aste pasa ondotik.

3) Zein dira zuen lehen inpresioak Québec-eko euskal komunitateari buruz?
Oso sakabanatua da, Montrealen bertan ere nahiz eta euskal elkartea hor den komunitatea dinamizatzeko. Ikusitako jendea oso ezberdina da eta ez genituzke talde bezala aztertzen ahal. Antolakuntza faltak ez du erresten haien arteko komunikazioa, hala ere pertsona bakoitzak bere maneraz Eusklherrairekiko lotura atxiki du.

4) Pentsatu ez zenituzten zailtasunik ezagutu al duzue orain arte?
Ez berezirik, dena ongi pasa da orain arte jakinez jende askok lagundu gaituela bai komunikatzeko mailan eta baita ere harrera mailan.

5) Zer egiteko asmoa duzue Estatu Batuetara joan aintzin azken astatzekoe hortan?
Quebecen pasako dugun azken aste honetan euskal etxeko jendearekin afari bat daukagu, zonbait pertsona ere galdezkatuko ditugu Ottawa inguruan eta paisaia, irudi hartzeak gelditzen zaizkigu dokumentala dinamizatzeko.


Antton, Marina eta Haitz en blogean segi dezakezue haien bidaia.

Comments: 0
 
Québec-eko euskaldunek Aberri eguna ospatzen dute!
2008-03-11 13:42

Heldu den martxoaren 16 ean, Québec eko euskal etxeak, Aberri Eguna ospatuko du Montrealen. Egun hori, bertako euskaldunak elgartzeko aukera izango da baina baita ere euskal kultura multikulturalismoarentzat ezagutua den hiri hortan. ezagutarazteko modu ezinobea.

Arratsaldeko batetik goiti, mahain desberdinek hainbat gai aipatuko dituzte : Eskulangile batzuek haien lana aurkeztuko dute, laban egile, euskal arropa zuri josle batek bezala.
Euskal etxeko erakasle berriak, Oneka Alvares-ek, euskara, hizkuntza aurkeztuko du. Elkarteko beste kide aktibo batzuk, Euskal Herriko kirolak, eta sukaldaritza ezagutaraziko dituzte.
Giroa hobetzeko, musika, mus txapelketa, zozketa bat, soka tira, euskal dantzak eta haurrentzat jokoak proposatuak izanen dira.

Arratsaldeko bostetan izanen da afaria toki berdinean, erran nahi baita 4215 Adam kalean, elizaren azpiko gelan.
Martxoaren 8-a arte izena eman dezakezue 514 323 6690 edo 514 254 2387 zenbakietara edo e-mail bat bidali euskaldunak_quebec@yahoo.ca helbide elektronikora.

Horrez gain, Québec eko euskaldunen web-gunea berriz egina izan da! Victor Piron-i esker, usu berritua da Montrealeko Euskal komunitatean gertatzen den guztia jakinarazteko: http://www.euskaldunakquebec.com/

Ni ere han izanen naiz eta egun horren berri emanen dizuet

Comments: 0
 
Nire aurkezpena
2008-03-11 13:40

22 urteko lapurtarra naiz, Urrunakoa.

2006 eko agorrilean iristsi naiz Québec era (beraz orain dela urte bat eta erdi jadanik!).

Bordale III unibertsitatean historia ikasten ari nintzenean, masterraren lehen urtea atzerrian pasa nezakela jakin dut. Beste herri bat sakonki ezagutzeko gogoa nuen, baina Europa, hurbilegi iduritzen zitzaidan…. Québec hirian urte bat pasatzea aukeratu dut, Laval unibertsitatera joanez. Iritsi bezain laster ezagutu ditut Montréal hirian bizi ziren euskaldun ainitz. Egun batez kontatuko dizuet nola gertatu zen hori dena !

Nire ikerketa gaia, oraingo denboran bizi diren euskaldunen nortasuna aztertzea da, etxe barneak aztertuz. Bigarren urtea bukatzen ari denez, nire masterra idazten ari naiz, eta hemengo lasaitasunak ainitz laguntzen nau hortan!

Blog horren bidez, hemen bizi dudan esperientzia kondatuko dizuet, baita Québec-eko euskal komunitatean gertatzen den guzti guztia ere !

Comments: 0
 
Adélaide Daraspe
Canada.
 
Archive
 
http://www.euskosare.org/blogak/euskaldunak_kanadan/index_html