|
|
Eusko Ikaskuntzaren EuskoSare programa Herri Urratsera doa!
Igandean Senperen ospatuko den ekitaldian parte hartuko du Munduko Euskal Komunitateari zuzenduta dagoen Eusko Ikaskuntzaren programak
"Mende laurdena, bide erdia" lelopean, aurtengo Herri Urrats-en ikusi ahal izango duzue EuskoSare. Munduko Euskal Diasporari zuzendutako programa honek hiru urte oraindik ez ditu bete eta jada baditu 4000 harpidetu baino gehiago.
Munduan zehar ehundaka kolaboratzaileekin kontatzen du egunero hazten doan sare sozial honek, eta igandean Senperen izango duen "stand"- era hurbiltzera gonbidatzen zaituzte: "Bilgune puntu interesgarri bat izango da EuskoSare-k Herri Urrats-en izango duen presentzia.
"Azken urteotan egindako lanaren fruitua zabaldu nahi dugu eta Senperen egongo diren lagunekin mintzatzea dugu helburu. Beraien euskal zaletasunaren berri izan nahi dugu, gero guk sentimendu hori bost kontinenteetara zabaldu dezagun gure online plataformaren bidez".
Lau kilometrotako ibilde hau Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa guneek osatuko dute. Azken gune honetan izango du EuskoSare-k stand-a goizeko 10:30etatik.
Gune hauetan beste hainbat ekitaldi ospatuko dira - hauen artean Betagarri eta Deabruak Teilatuetan Euskal rock taldeen eta Valladolid-eko Celtas Cortos-en kontzertuak. Bertsolariak ikusteko aukera ere izango duzue.
1984tik ospatzen den jaialdi honek hainbat lorpen gauzatu ditu jaio zenetik. Hauetako bat, alajaina, ikastolen inguruan egindako lana da: 1969. urtean ikastola bakarra eta zortzi ikasle izatetik, 2007an 25 ikastola eta 2000 ikasle baino gehiago izatera pasa da.
Zorionak Herri Urrats!
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo