|
|
2008-05-09 13:19
Herri Urrats 2008: EuskoSarek jarraipen berezia egingo du Senpereko lakutik
Herri Urrats-en 25. edizio honetan anitzak dira prestatu dituzten ekintzak Lapurdiko Senpere herriaren lakuaren inguruan: tailerrak, antzezlanak, kontzertuak, jolasak, txosnak, bertsolariak,... Urtero bezala Euskararen bultzada Iparralden bizi ahal izango dugu gertu-gertutik.
Guzti honen berri emateko, EuskoSarek blog honetaz baliatuko da igandean gertatzen diren ekintza aipagarrien berri emanez. Besteak beste, artikuluak, elkarrizketak eta irudi galeriak argitaratuko dira. Blog-ean aurkitu daitezken edukien artean egitaraua, ibilaldiaren mapa, gunearen esteka ofiziala eta EuskoNews Gaztea astekariak kaleratu berri duen ale bereziko edukiak daude.
Bertara joaten zaretenok, EuskoSareren txokoa Zuberoa gunean topatu ahal izango duzue. Euskara gurekin batera bizitzera animatzen zaituztegu!
http://www.euskosare.org/blogak/herri_urrats/herri_urrats_euskosare_jarraipena/eks_blogentry_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo