Mintzakide baten ideiari jarraituz, Brasilen Gabon festak nola ospatzen ditugun kontatzera noa, ondoren zuen historien zai geratzen gara!
Brasilen Gabon festak, beste guztia bezalaxe, jatorri desberdineko kultura eta ohituren nahasketa bat da: Abenduaren hasieran lagun arteko festa, afari, opari e.a. ekin hasi eta Gabon egunean, Papai Noel heltzen zaigu opariekin. Ordurako jaiotza, zuhaitza eta beste mila adornuekin txoko guxtiak txukuntzen dira. Jaiotzari, bere jatorri kristauaz gainera, Candomble (afro-brasildar erlijio bat) eta indigena kutxuak gehitzen zaizkio belar eta jaki bereziak gehituaz. Gabon gaua umeen eguna da, gau berean opariak ematen dira eta era guztietako abestiak eta jakiak jaten dira.
Ez ahaztu hemen udan gaudenik, eta Urtezahar eguna da hurrengo unerik garrantzitsuena: hondartzan ospatzen da, Iemanjaren ohorez festa izugarri eder batekin: denak zuriz jantzita, gauerdian zazpi olatu salto egin, loreak eskeini itsasoko jainkosari afrikar kutsuko festa eder honetan.
Erregeak datozte ondoren Folia de Reis alde guztietan ospatzen delarik, musika eta desfile dotoreekin ... eta honela jarraitzen dugu zikloa Ihauterietako apoteosisarekin bukatzen delarik. Orduan hasten dugu urte berria!
ingurumenaren astea, garapen jasankorra, muduaren beroketa ... Hainbat data ospatzeko, hainbat hitz potoloz ahoak betetzeko. Ala ere, eguneroko bizitzara etortzen bagara, politikaren errealitatera, hau da, demokrazia delakoa praktikan jartzeko orduan, gauza beste bat izaten da, Brasilen dioten bezala: zuloa beste toki batean dago.
AHT-ren (Abiadura Handiko Trena) kasua gizartearen interes desberdinak nola kudeatu beharko lirateken adibide on bat izateko aukera ezin hobea zen. Alde desberdinek hitzegiteko guneak aurkitu, informazioa zabaldu eta eztabaidatu, kontsentsu batera heldu ... a zer pena! Beste behin ere gure klase politikoaren jokabidea guzti horretatik urrun gelditu da. Zerbitzari publikoen jarrera, tristeki, betikoa izan da: gor, itsu eta mutua.
AHT-renLanak hasi dira, gizartearen zati bati etzaio orain irtenbide handirik gelditzen erresistentzia zibilaren bide desberdinak ezbadira.
Historio hau ikusi dugu askotan eta zihur aski ikusiko dugu gehiagotan ere. Hitz potoloen gainetik eguneroko bizitzan ingurumenari eta delako demokraziari zor zaion errespetua praktikan jartzeko beste aukera galdu bat.
Sustatu.com gunean ikusia: "Hitanoaren erabilpen desegokia saiheste aldera, aukera aitzindari bat
aipatu ahal dugu: femeninoa era maskulinoaren atzizkiak elkartzea",
proposatzen du Emakunderen liburu berriak, Euskararen Erabilera Ez
Sexista delakoak (sarean dago eskuragarri). Adibidez, "Bestela, amaitu
ondoren jasoko dunk fruiturik lehorrena".
Zergatik litzateke hitanoaren erabilera sexista? Arrak eta emeak desberdintzea litzateke errua?
Nire ustez hizkuntza bera ez da sexista guk egiten dugun erabilera baizik!
40 urte pasa dira 1968ko maiatzetik eta denbora horretan gertatutakoei buruz hainbat historia eta mito nahastu dira. Historia ofizialak ikasleen festa handi bat bezala erakusten du gertatutakoa, bestalde mugimendua zabalagoa zela eta Parisen bakarrik etzela gertatu ere badakigu. Zer gertatu zen benetan 1968ko maiatz hartan? Zer geratu zaigu udaberri
hartatik?
Argiak, dokumental labur honetan bildu ditu urte hartan Parisen
ikasle ziren hiru pertsonaren testigantzak.
Munduan zehar gabiltzon euskaldunoi mila aldiz egiten diguten galdera da ea euskara "nondik" datorren. Hasiera batean, nire erantzuna, euskararen etorkizuna jatorria baino garrantzitsuagoa zela izaten zen. Gaur egun ordea, euskararen jatorriak sortzen duen jakimina orokorki gure kulturarekiko jakimina suspertzeko erabiltzen dut, eta bestalde, nola begiratu etorkizunari jatorrian sustraitu gabe?
Maiatzaren 17an egingo da Euskaren jatorriaren III.
Biltzarra Oka-Iruñan.
Oka-Iruñako idazkunez gain
beste zenbait gai landuko dira. Josu Naberan euskara sortzeko gure arbasoek
erabili zituzten erroez arituko da, gutxien ezagutzen direnei tarte gehiago
eskainiz. Naberanek idatzitako Hitzen
Koba liburuan, Bittor Kapanagak orain 40 urte zabaldu zuen teorian sakondu
eta ildo berri asko ireki ditu. Bere ustean, ere, euskaran iberiar,
mediterraniar eta piriniar erroak daude elkartuta, baina Kapanagaren lanaren
haratago doa erro gehiago proposatuz eta berauek sakonago aztertuz.
Ondoren Alfontso Martinez Lizarduikoak
hizkuntzen bilakaerak ulertzeko gaur egun dauden ikerketak sakonki aztertuko
ditu. Euskaldunen migrazioek Europa osora
zabaldu zuten protoeuskara aztertuko du, disziplinarteko ikerketak erabiliz:
populazioen genetika, paleohizkuntzalaritza, paleontropologia, etab.
Arratsaldean, indusketak
bisitatuko dira eta, ondoren, euskararen zazpi erroei buruzko mahai ingurua
izango da, aurreko biltzarretan parte hartu duten adituek bideratuta: Kapanaga,
Segurola, Arnaiz, Nabera, Mendizabal... Helburua, apurka-apurka euskararen
hiztegi etimologikoa osatzea da, dauden teoria eta proposamen guztiak elkartuta
eta alderatuta.
Jendeak parte hartzeko aukera ere izango du
arratsaldean, Komunikazioen atalean. Gaia, noski, euskararen jatorriari
buruzkoa. Horrez gain, goizeko hiru hitzaldi eta arratsaldeko mahai inguruan
ere parte hartze zabala espero da.
orain komunitatearen mezuez gainera gure Bloga daukagu! ez gara ez makalak!
Hemendik aurrera berri interesgarriak edo beste edozein kontu dela gure blogean jartzen joan dezakegu, elakrrizketa eta informazio trukeak errezteko.
Hasiera emateko orain hilabete pare bat Brasilen izan genituen Maialen Lujanbio, Fredi eta Xabi Payaren bertso saioko zati bat jarri dizuet, eta bidebatez, ezagutzen ez duenari http://bertsoplaza.tv/ internet gunea ezagutarazi!