|
2008-07-15
14:45
|
|
|
|
Etxepare Institutua: Euskara mundura zabaltzeko atea
Etxepare Institutuak Euskara eta Euskal antzerkia, musika, zinema eta arkitektura zabaldu nahi ditu munduan zehar eta horretarako Patronatua sortu zuen lehendakaritzan atzo, zein Juan José Ibarretxe Lehendakariak burutzen duen.
Patronatua osatzen duten 31 kideak atzo bildu ziren Lehendakaritzan lehen aldiz. Honetan, Lehendakariak Euskara Gaztelerarekiko duen desabantaila azpimarratu zuen eta adierazi egin zuen "herri honen hizkuntzak Euskara, Gaztelera eta Frantzesa izanik, euskal hizkuntza eta kulturaren kanporako zabalkunde ekintzak hizkuntz anitzetako izena izango du: Instituto Vasco Etxepare-Euskal Institutua/Basque Institute". Zabalkunde honetarako, teknologia berrien erabilpena eta artearen sustapena berebizikoak direla adierazi zuten atzo.
Besteak beste, Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskal Unibertsitateak eta beste erakundeen hamabost ordezkarik osatuko dute Patronatua.
Institutuaren bulego nagusia aintzina Tabacalera zen eraikinean egongo da, Donostian.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo