EuskoSare > Euskal Herria > Eraso sexista gabeko Aste Nagusi baten alde
2008-08-11 12:34
Last modified: 2008-08-12 12:54
Taberna askotan ikusi ahal izango dugun sexismoaren aurkako kartela

Eraso sexista gabeko Aste Nagusi baten alde

Emakumeek jaietan aske eta inhibiziorik gabe parte har dezaten eta bikoteen arteko etxeko ardurak banatzea emakumeek ere jaietaz gozatu ahal izateko dira aurtengo festetarako Donostiako Udalak dituen helburu nagusienetako bi.

Aurtengo Aste Nagusirako Donostiako Udalak kanpainia berezi bat jarri du martxan, emakumeen eskubideak babestu eta haien parte-hartzea bermatzeko. Kanpainiak "Sexismorik gabeko jaiak" du izena eta Hizkuntz Normalkuntza, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotzi den Ainhoa Beolak aurkeztu egin du. Kanpainia honen dema "jazarpen eta eraso sexistarik gabeko hiriaren alde" da.

Kanpainia honek bultzatu nahi duena hurrengoa da: Emakumeek inhibizio gabe parte har dezaten jaietan eta bikoteen etxeko eginkizunak era zielgi batetan bana ditzaten, emakumeek ere festetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Honetaz gain, aniztasun etnikoa eta kulturala ere bultzatu nahi ditu eta emakumeek haien sexu aukera jende aurrean erakusteko arazorik ez izatea ahalmendu.

Batik bat, herritarrei luzatutako deia da, emakumeek jendetza artean eta jai giroan jasaten dituzten diskriminazio edo eraso sexisten aurrean adi egoteko.

Honetarako, marrazki bizidunetako komiki-antzeko panfleto batzuk prestatu dira eta hauek hiriko taberna eta ostalaritza leku desberdinetan banatu egin dira. Honetaz gain, kanpainiaren inguruko irrati-iragarkiak ere kaleratu egin dituzte: "Bineta batzuk dira, oso koloretsuak eta jaietako ohiko egoera zuzenak eta erraz identifikatzeko modukoak erakusten dituztenak, herritar guztien eta, bereziki, gazteen arreta bereganazteko sortuak", azpimarratu du Ainhoa Beolak.

Kanpainia Udalak landutako Berdintasunerako II. Planarekin dator bat eta jaietan ez ezik, hiriko beste festetan ere bultzatuko da; esate baterako, Santo Tomás egunean, Gabonetan eta San Sebastián egunean.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/eraso_sexista_gabeko_aste_nagusi_baten_alde/eks_newsitem_view