2010-02-09 12:58
Euskararen Nazioarteko Eguna
|
|
|
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Bertsolari gazteak
2007ko edizioan urrats berri bat eman nahi izan du, euskal gazteengana zuzenduz. Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahi dugu eta horregatik, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.
Bertsoen bideoa ikusi, baita bertsolarien abestien hitzak eta biografia irakurri ere
Bestalde, WALL STREET JOURNAL delakoak berriki sortutako auziari erantzuna eman nahian, Eusko Ikaskuntzak aukera ematen du, beheko testua aipatu egunkari horretara bidaltzeko. Irakurri testua eta ados bazaude, zure adostasuna gehituko dugu beste milaka lagunenari.
"Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako."
Erantzun guztiak Eusko Ikaskuntzak Wall Street Journalera bideratuko ditu
Atxikimenduak ikusi
|
|
|
http://www.euskosare.org/ene/2007/index_html