Euskara Komunitateak: munduko euskaldunen topalekua
EuskoSarek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, euskararekin erlazionaturik dauden bi komunitateak daude: Mintzalagunak eta Mintzabidea. Biak, euskara landu eta zabaldu nahi duten erabiltzaileak biltzen dituzte bere baitan.
Veronica Domingok gidatzen duen Mintzabidea komunitateak ama hizkuntza gaztelania izan eta euskara ikasten dutenentzako beste ikasbide bat izan nahi du, ikasi eta elkarri irakasteko lekua, eta, azken finean, Munduko Euskal Komunitatearen ikasle eta irakasleen topagunea. Informazioa trukatu, ariketak egin eta komunitateko kideon arteko zuzenketa lanak burutuz, euskararen aberastasunari laguntzen zaio, baita ere munduan zehar dauden euskaldunberriei tresna erabilgarri bat eskainiz.
Mintzalagunak, euskarari dedikatuta dagoen EuskoSareko beste komunitatea, euskaraz edo euskarari buruz hitz egin nahi duten guztiak biltzen ditu. Estebe Ormazabalek moderatuta, komunitate hau mundu osoko euskaldunentzako harremanetarako tresna eta informazioa trukatzeko toki aproposa dugu. EuskoSarek Munduko Euskal Komunitate guztiari euskararen aldeko bi komunitate hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dio.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo