|
2009-02-11
15:48
Azken aldaketak: 2009-02-12 19:20 Itzultzailea: Maider Lacalle |
|
|
bizkaia:xede bizkaitar profesionalen bila dabil lan postuak betetzeko
bizkaia:xedek talentua nahi du eta gertu, Bizkaian hain zuzen ere. Hori dela eta ikertzaile eta profesional bizkaitarren bila dabil atzerrian. Euskal Herrira bueltatu nahi diren pertsonak formakuntza profesioanala bizkaia:xederen eskutik jaso nahi badute erakundearen web orrian sar dezakete curriculuma. Ekimenak konpromezu bat dauka bizkaitar gizartearekin kontratazioa, promozioa eta kualifikazioa bultzatu eta errazteko.
Bestalde, nahi duten entrepresa edo erakundeek bizkaia:xederekin jar daitezke harremanetan bilatzen ari diren langileen perfilen inguruan eztabaidatzeko.
bizkaia:xede batez ere esperientzia internazionala duten profesionalen bila dabil, zeintzuk Bizkaiko proiektu berritzaileen garapenean parte hartu eta kolaboratu dezaketen.
Erakundeko web orrian gainera Bizkaiko unibertsitate, ikerketa zentru, eta ekimenentzako laguntza programen inguruko informazioa ere irakur daiteke. Honetaz gain, langile eta haien familientzako aholku zerbitzuaren eta bizkaia:xederek lan egiten duen ikerketa sail desberdinen inguruko informazioa ere jaso daiteke.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri bizkaia:xederekin kontaktuan:
Telefonoa: + 34-944795428
Faxa: +34-944317138
Posta elektronikoa: info@bizkaia.xede.org
Web orria: www.bizkaiaxede.org
Eusko Ikaskuntzaren proiektua
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo