|
2010-03-22
10:21
|
|
|
|
Guascor enpresak Venezuelan zabaluko ditu ateak
Guascor enpresa arabarrak Venezuelan 50 milioi euro inbertituko ditu motortegi batetan, 12 urtetan 3.000 milioi sor dezakeenak.
Guascor enpresak Venezuelako Petróleos de Venezuela (PDVSA) enpresarekin hitzarmen bat sinatu du bertan gas eta diesel motoreak egiteko. Eratuko duten elkartean, PDVSAk kapitalaren %60a kontrolatuko luke eta Guascorrek %40a.
50 milioi inbertituta, Guascorrek 2011rako Puerto Ordazen kokatuko den eraikuntza guztiz amaituta izatea espero du, eta urtero merkatuan 400 motore sartuko lituzke, bai gasoil zein gas motatakoak.
Akordio honi esker, 500 lanpostu sortu berriko dituzte Venezuelan bertan eta zeharkako beste adina Euskal Herrian.
http://www.euskosare.org/enpresak/guascor_venezuelara_dihoa_2010/eks_newsitem_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo