EuskoSare > Profession and businesses > Makina-erremintaren Espainiako Bi Urtetik Behingo 24. Azoka Barakaldon
Nerea Pikabea
Donostia-San Sebastián, Euskal Herria.
2006-03-05 01:55
Translated by: Nerea Pikabea
Makina-Erremintaren Bi Urtetik Behingo Azoka, 2004. Irudiaren iturria: Bilbao Exhibition Centre.

Makina-erremintaren Espainiako Bi Urtetik Behingo 24. Azoka Barakaldon

Makina-erremintaren Espainiako Bi Urtetik Behingo 24. Azoka Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da martxoaren 6tik 11ra bitartean. Nazioarte mailako azoka hori BECek berak eta Makina-Erremintaren Fabrikatzaileen Elkarte Espainiarrak (AFM) antolatzen dute; 1.700 enpresak eta 745 erakusketarik parte hartuko dute.

Makina-erremintaren sektoreko hainbat profesional elkartuko dira martxoan Europan sektore honetan egiten den hirugaren azokan. Fabrikazio-teknologia eta makinetan egin diren azken garapen eta berrikuntzak aurkeztuko dira sei egunetan zehar Bilbao Exhibition Centreren (BEC) pabiloietan ( erakusketarien zerrenda eta bisitarientzako argibideak ikusi).

Ekintza osagarrien artean, Makina-Erremintaren Diseinuari lotutako VIII. Sari Nazionala egingo da (ikusi ekintza osagarrien egitaraua).

Informazio gehiago

24BIEMHren web gunea ikusi


Rate:
http://www.euskosare.org/enpresak/makina_erreminta_bi_urtetik_behinoa_2006_barakaldo/eks_newsitem_view