EuskoSare > Euskal Herria > Eusko Ikaskuntzak "Eusko Ikasgaiak: Zientzia Gizatiarrak, Gizatartekoak eta Naturalak Unibertsitate Espezialista" aurkezten du
2008-07-02 15:38
Last modified: 2008-07-09 11:03

Eusko Ikaskuntzak "Eusko Ikasgaiak: Zientzia Gizatiarrak, Gizatartekoak eta Naturalak Unibertsitate Espezialista" aurkezten du

Ikastaroak Euskal Kulturaren sakoneko ikaskuntza eta alor horretan adituak prestatzea du helburu nagusi. 13 jakintza-sailen bitartez, ikastaro honek euskal kultur errealitearen ikuskera emango du, hala egungoa nola historikoa.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED-ak) “Eusko Ikasgaiak: Zientzia Gizatiarrak, Gizatartekoak eta Naturalak Unibertsitate Espezialista” antolatu dute. Aurtengo hezkuntza birtualaren eskaintza honek 9.edizioa ospatzen du.

Ikastaroaren helburua Euskal Kulturaren sakoneko ikaskuntza eta alor horretan adituak prestatzea da, eta horretarako 13 jakintza-sailez baliatuz, euskal kultur errealitearen ikuskera emango du, hala egungoa nola historikoa. Hamahiru jakintza-sailetako arduradunak hamar unibertsitatetik datozen irakasle titularrak, katedradunak eta nor bere espezialitatean doktoreak dira.

Diasporako euskaldunentzako %100 bekak daude: Eusko Ikaskuntzak Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunei edo euskaldunen ondorengoei beka mugatuak eskaintzen dizkie.

Ikastaroa 2008ko azaroaren 17an hasi eta 2009ko uztailaren 31ean bukatuko da.

Ikastaroari buruzko informazio guztia.




Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/asmoz_eusko_ikasgaietako_graduondokoa/eks_newsitem_view