|
2008-07-10
12:40
Last modified: 2008-07-10 13:25 |
|
|
|
Audio berriak Busti irratian
Hasteko, irrati-nobela bat, ez hanka ez bururik ez duena, Txakurraren Bilboliña. Mafia kontuak, gaztaren krisia, txakur bahiketak... Zer ez ote da gertatuko Kikunbera kale imaginarioan.
Bestalde, irratsaio bereziak ere entzun ahal izango dira, jaialdiak eta eguraldi ona aitzakia hartuta, mikroak kalera aterako ditugu sarriagotan. Aritzatxu Rock Free jaialdia, sanrokeak eta txutxumutxu guztiak, andramariak mahoi bustiak...
Orain arteko irratsaioek ere jarraituko dute: Bitsartien magazinea, Gernipolis polemikazalea, Ostantzien musika talde ezezagunen agertokia eta Ahapeka domekatako aspirina.
Eta ez ahaztu parte hartu gura duen edonorentzako daudela mikroak zabalik, proposamen berriak entzun gura ditugu Busti irratian, bakoitzak isuri dezala bere sormen tantatxoa.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo