EuskoSare > Euskal Herria > Presentación general de Euskal Herria > Euskal Herriaren Aurkezpen Orokorra
Document Actions

Euskal Herriaren Aurkezpen Orokorra

Hona hemen Euskal Herriaren aurkezpen orokorra. Aurkezpen honen baitan denetarik biltzen da: testu laburrak, irudiak, gune honen barruan dauden beste dokumentu batzuen erreferentziak eta kanpoko hainbat gunetara sartzeko loturak, informazio zehatza jaso eta gai bakoitzean sakontzeko.

Euskal Herria edo Baskonia deitzen zaio Pirinioen alde bietara hedatzen den eta lurraldeak espainiar eta frantziar estatuetan dituen Europako leku edo eskualde kulturalari. Horrenbestez, Euskal Herriaz edo Baskoniaz ari garenean, euskal kultura bere dimentsio osoan agertzen den lekuaz ari gara (mapa ikusi).

Pirinioetatik iparralderako gunea (Ipar Euskal Herri esan ohi zaio, beste barik) Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak osatzen dute, eta frantziar administrazio-antolakundean lurralde horiek Pirinio Atlantikoetako departamenduari atxikiak daude.

Hegoaldea Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen dute. Lehenengoan Nafarroako Foru Erkidegoa eratu zen, eta beste hiruretan, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoa.

Euskal Herriak edo Baskoniak 20.664 km² hartzen ditu, eta bertan 3 milioi biztanle inguru bizi dira.

Euskal Herria edo Baskonia Bizkaiko Golkoak mugatzen du Iparraldetik, Landetako frantziar departamenduak ipar-ekialdetik eta ekialdetik Biarnok (hau ere frantziar eskualdea). Euskal Herriko gainerako mugek Espainiako ondoko komunitate autonomoekin egiten dute bat: mendebaldean Kantabria eta Gaztela-Leonekin, hegoaldean Gaztela-Leon, Errioxa eta Aragoirekin eta ekialdean Aragoirekin.


Mapa: Copyright © Belén Moreno


http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/euskal_herriaren_aurkezpen_orokorra/eks_structuredocument_view