Document Actions

Hiriak eraikitzeko prozesuak

Politikaren eta administrazioaren ikuspegitik, Euskal Herriko gizartea konpartimentutan banandua zegoen IX. eta XI. mendeen bitartean.
Euskal Herriko oinarri ekonomikoak nekazaritza eta abeltzaintza ziren, biak ere azken muturreraino eramanak. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan XI. eta XIV. mendeen artean eraiki ziren hiriak, Araban eta Nafarroan gainerakoetan baino lehenago. Hala, botere-guneen birbanaketa gertatu zen, batez ere jauntxo lokalen (Ahaide Nagusiak) eta hiribilduetako biztanleen artean, azken horien mesedetan. Foruek ere biztanle horiek babesten zituzten aurreko egoerari aurre egiteko.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/edad_media/hiriak_eraikitzeko_prozesuak/eks_structuredocument_view