|
|
Nafarroa Frantziako koroaren pean
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeak Erdi Aroan eratu ziren; hala, bakoitzak bere lurrak batu eta batasun politiko propioa eskuratu zuen. Lurralde horiek, XI. mendera arte usadioan oinarritutako erakunde eta lege propioen jabe ziren, jauntxo batzuen agintepean zeuden eta jauntxo horiek lurraldeok menperatzen zituen erregearen basailu ziren. XI. mende bukaeran, Nafarroako eta Gaztelako errege-erreginak hiribilduak eraikitzen hasi ziren, politika horren bidez erret agintea sendotu nahian. Araba, Bizkaia, –XI. mendetik Harotarren agintepeko Jaurerria– eta Gipuzkoa, noiz Nafarroan noiz Gaztelan, bien artean ibili ziren, baina 1200ean Gaztelako koroako izatera pasatu ziren. Lurralde horiek beren autonomiari eutsi zioten, eta gerora pribilegio foraletan oinarritu zen.
XIV eta XV. mendeetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintziak batu eta sendotu egin ziren politikoki. Gipuzkoan hiribilduak izan ziren prozesuaren buruan. Hiribilduok pribilegio ugari eta autogobernu-maila handia eskuratu zuten eta ermandadetan batu ziren. Araban, nekazaritza-inguruetako noble txikiak izan ziren lan hori egin zutenak. Bizkaian, berriz, konplexuagoa izan zen Jaurerria osatzen zuten lau lurraldeak batzea.
Era berean, errege-erreginen interbentzionismoa ere handitu egin zen; hala, zerga berriak inposatu ziren, Gaztelako errege-zuzenbidea ezarri zen eta korregidore bana jarri zuten Bizkaiko Jaurerrian eta Gipuzkoan.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo