|
|
Espainiako bigarren Errepublika
1931n hasi eta 1936ra arte.
Mobilizazio politikoak eta 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetako
emaitzek errepublikanoen eta sozialisten arteko koalizioen garaipena ekarri
zuten. Alderdi dinastikoak desegin egin ziren eta Alfontso XIII.a atzerrira
joan zen.
Hauteskunde haien ostean eta euskal udalerri zenbaiten ekimenez, estatutu bat idatzi zuen Eusko Ikaskuntzak. Proiektu horren arabera, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak Estatutu konfederatua osatuko lukete, eta Estatu horrek eskumen ugari edukiko lituzke Espainiako Errepublika Federalaren barruan. Proiektuak ez zuen aurrera egin.
Jardun soziopolitikoa puri-purian zegoen urte haietan, UGT zen Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan afiliatu gehien zeukan sindikatua.
1933an eskuindarrak berrantolatu egin ziren eta hortik talde berriak sortu ziren; horien artean bat, Rafael Aizpunen Unión Navarra, Confederación Española de Derechas Autónomas (CEDA) barruan sartu zena, eta 1934an gobernura iritsi zena.http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/espainiako_bigarren_errepublika/eks_structuredocument_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo