|
|
Ilustrazioa
1760ko hamarkadatik aurrera, ilustrazio-mugimendua sendotu egin zen, frantziar eragina bertatik bertara izateak eta bilakaera sozial eta kulturalak berak eraginda. Abiapuntua nobleziako eta kleroko partaideek egiten zituzten solasaldiak izan ziren. Solasaldiotan askotariko kontuak ateratzen zituzten berbagai: musika, matematikak, antzerkia, nekazaritza.
Peñafloridako kondearen Insausti jauregiko solasaldietan sortu zen Euskal
Herriaren Adiskideen Elkartea 1763an; San Adriango markesaren Tuterako
jauregiko solasaldietan, berriz, Tuterako Erret Elkarte Ekonomikoa, 1773an.
Mugimendu ilustratu horrek egindako obrarik esanguratsuena Bergarako Erret Mintegia izan zen, 1776an. Mintegia, alde batetik, ikerkuntza praktikoa eta aplikatua lantzeko sortu zen, eta bestetik, bertako eliteak prestatzeko.
Ilustratu-talde horretako batzuek, Gobernua Nafarroan eta Baskongadetan aplikatzen ari zen zentralizazio-lanaren alde egin zuten.
http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_garaikidea/ilustrazioa/eks_structuredocument_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo