EuskoSare > Euskal Herria > Presentación general de Euskal Herria > History > historia_modernoa > Euskaldunak Amerikako konkistan eta abenturan
Document Actions

Euskaldunak Amerikako konkistan eta abenturan

Euskaldunen artean, konkistatzaileak baino gehiago kolonoak eta misiolariak izan ziren, baina horrek ez du esan nahi abenturazaleak ere egon ez zirenik.
Santa Maríako euskal tripulatzaileak, Juan de la Cosa ontziaren jabea barne, profesional eta abenturazaletzat jo ditzakegu, zelanbait esateko. Kolonen hirugarren bidaian, lau ontzi euskaldunek tripulatzen zituzten. Fuerte Navidad-en Diego de Aranak agintzen zuen eta gotorleku hartan bizkaitarrek piztu omen zuten desadostasuna eta haserrea; horrek ekarri omen zuen gero indioek gotorlekua suntsitzea.

Juan de la Cosa bizkaitar kartografoa Amazonasen ahoetaraino iritsi zen. Hernando de Guevara indiar printzesa batekin ezkondu zen, Anacaona erreginaren alabarekin, hain zuzen. Martín López bizkaitarrak Mexiko konkistatzeko ontziak eraiki zituen, hiri ondoan dagoen lakuaren ertzean. Cristóbal de Oñatek Nueva Galicia konkistatu zuen, Mexikon. Francisco de Ibarrak modu baketsuan konkistatu eta kolonizatu zuen Durangoko estatua, Nueva Vizcaya deitu zena. Sebastián Vizcaínok Kaliforniako kostaldea esploratu zuen. Pascual de Andagoyak Hegoamerika esploratu zuen. Omagua eta El Doradorako espedizioko protagonistak Pedro de Ursua –espedizioko burua– eta Lope de Aguirre ikaragarria –eta eztabaida sutsuen pizgarria– izan ziren. Alonso de Ercilla, La Araucana-ren egile hilezkorra, araukaniarren kontra borrokatu zen Txilen. Juan Sebastián Elcano munduari itzulia eman zion lehen gizona izan zen.

Sarmiento de Gamboakitsasarte hori esploratu eta gotortu zuen. Martínez de Iralak Paraguay ibaia esploratu zuen, Moquirace jauntxoaren alabarekin ezkondu eta gizatasunez jokatu zuen, indiarrekin bakean bizi ahal izateko lege eraginkorrak ematerako orduan. Juan de Garayren abentura eta esplorazio-lanak Buenos Airesen sorrerarekin bukatu ziren. XVIII. mendean bertan (1682-1736), Bruno Mauricio de Zabalak Montevideo sortu zuen, Buenos Airesko Kapitain Jeneral izan ondoren.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_modernoa/euskaldunak_amerikako_konkistan_abenturan/eks_structuredocument_view