Document Actions

Populazioa eta jarduera ekonomikoak

XVI. mendean, euskal probintzia bakoitzean 60.000 biztanle bizi ziren batez beste. Batez besteko dentsitatea km2-ko 30 biztanlekoa zen, nahiko dentsitate altua garai hartarako.
Nafarroan 145.000 bat biztanle bizi ziren, hots, km2-ko 12 biztanle inguru. XVI. mendearen lehen bi herenetan, aurreko mendeko zabalkunde demografikoak jarraitu egin zuen, eta horretan zerikusi handia izan zuen testuinguru ekonomikoak, loraldia izan baitzen bai nekazaritzan, bai industrian, bai merkataritzan eta bai arrantzan. XVII. mendean, berriz, XVI. mendeko azken hamarkadetako krisi ekonomikoan murgilduta jarraitu zuten.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_modernoa/populazioa_jarduera_ekonomikoak/eks_structuredocument_view