|
|
Sistema politiko forala eta probintzien eraikuntza
Egitura politiko foralen eraikuntzan, probintzia bakoitzak bere erritmoa eta bere emaitzak izan zituen. Nafarroako erresuma oso garaiz eratu zen politikoki erresuma gisan, antolamendu-maila konplexu eta jaso batekin eratu ere. Gipuzkoako eta Arabako probintziak beren hiribildu eta kontzejuen Ermandadeen inguruan eratu ziren; hiribildu eta kontzejuok, bai politikoki eta bai lurraldeari dagokionez, finkatuta zeuden XIV eta XV. mendetik. Bizkaiko Jaurerrian prozesua mantsoa eta konplikatua izan zen, batetik, bortizkeria handia zegoelako gizartean, eta bestetik, lur-zatiketa zela eta.
Probintzien politika- eta lurralde-eraikuntzan bi zutabe nagusi zeuden: zuzenbide foralaren osaketa eta probintzia bakoitzeko batzarrak.
Europar monarkia guztietan, estatu absolutista ezarri baino lehen, komunitate lokal eta probintzialen antolamendu politikoa eta soziala arautzen zuten lege bereziak foruak ziren. Beste komunitate batzuetako foruak desagertu egin baziren ere, Nafarroan eta gainerako euskal probintzietan indarrean jarraitu zuten, eta horrek izaera politiko eta juridiko propioa ematen zien lurralde horiei.
Informazio gehiago nahi izanez gero
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo