|
|
Neolitoa
K. a. 4000. urtetik K. a. 2500. urtera luzatzen den garaia.
Garai honetako aldaketa iraultzaileak K. a. 5000. urtetik aurrera gertatu
ziren. Mediterranear isurialdeak samur bereganatu zituen nekazaritzarekin
eta kobazulotik kanpoko egoneko habitatekin lotutako aldaketa neolitikoak;
alde atlantikoan, ordea, lehengo usadioei eutsi zieten eta kobazuloetan
bizitzen jarraitu, abeltzaintzan gehiago jarduteaz gainera.
Arabako lurraldeko aurkikuntza materialek agerian uzten dutenez, gauzen, kulturaren eta, seguru asko, bizilagunen joan-etorri bizia zegoen Ebro ibaian gora, hau da, Neolitoaren sarbidetzat jotzen den inguruan.
Usadio ekonomiko berrien eta beste giza talde batzuen etorrerak penintsulako beste eskualde batzuetan baino nahastura handiagoa ekarri zuen. Hala, bertako komunitateek interesgarriak iruditzen zitzaizkien berrikuntzak eurenganatu zituzten, baina beti ere bertako oinarri sozialari eutsiz.
http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historiaurre/neolitoa/eks_structuredocument_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo