Document Actions

Metal Aroa Euskal Herrian

Metal Aroa osatzen duten hiru garaien deskribapena: Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa.
Hiru arotan banatzen da, eta Pirinio ingururako honako kronologia dute:
  • Kobre Aroa: K. a. 2500-2000
  • Brontze Aroa: K. a. 2000-1000
  • Burdin Aroa: K. a. 1000-700

Metal Aroa Historiaurrearen eta Historiaren arteko trantsiziotzat hartzen da ( Protohistoria) eta hiru garaiek ezaugarri komunak dituzte:

  • Bizigune gotortuek edota irisgarritasun zaileko lekuetan eraikitakoek garrantzi handia hartu zuten. Ezaugarri horiek dituzten aztarnategi gehienak Araban, Nafarroan eta Euskal Herri Kontinentalean (“Gaztelu” izeneko tipologiaren barruan) daude. Ezagunena La Hoyakoa da, Araban.

  • Agerikoa da metalurgian jarduten zirela bai brontzearekin eta bai burdinarekin, nahiz eta nekazaritza, ehiza, arrantza eta bilketari utzi ez. Horiek horrela, esan genezake jarduerak dibertsifikatu egin zirela.
  • Metalurgia-labeetarako egur-beharrak eta nekazaritzaren aurrerapenak hartaratuta, paisaiaren antropizazioa gertatu zen.
  • Burdin Aroaren hasieran berrikuntza garrantzitsua gertatu zen hilobiratze-kulturan: lurperatutako gorpuen erabateko errausketa kutxa-nekropoli edo kutxa-eremuetan, biziguneetan bertan; eta harrespilak Pirinio aldetik Leitzaran errekaraino. Inondik ere, aldaketa horiek Ebroko bailaratik etorritakoek ekarri zituzten.

Egiaztatu dutenez, garai honetan euskara bazegoen.


Informazio gehiago nahi izanez gero


http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/metal_aroa/eks_structuredocument_view