Document Actions

Hizkuntza

Hiru hizkuntza hitz egiten dira eta ofizial dira Euskal Herrian: euskara, espainola eta frantsesa. Euskara edo euskal hizkuntza Euskal Herriaren nortasun kulturalaren ezaugarri nabarmenena da. Gaur egunean oraindik ere euskararen jatorria argitu gabeko enigma linguistiko eta historikoa da. Ez dakigu euskararen erroak non dauden, eta hizkuntzalarien arabera euskarak ez dauka ahaiderik ez gaur egungo hizkuntzen ez iraganekoen artean ere.
Euskalariak, jorratu dituzten lan-ildoetan, euskara beste hizkuntza batzuekin ahaidetzen ahalegindu dira, besteak beste, afrikar hizkuntzekin (bereberea, guantxera, somaliera, egiptoera...), kaukasiarrekin (georgiera, errusiera...) eta hizkuntza hilekin.

Euskaraz idatzitako lehen hitzak erromatarren garaiko (I. mendea) zenbait euskoakitaniar eta piriniar hilarritan aurkitutakoak dira. Litekeena da jainko eta jainkosen izenak izatea: sembe > seme, anderex > andere, cison > gizon, nescato > neskato. Denak ere hitz arruntak gure egungo hiztegian.


http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/hizkuntza/Hizkuntza/eks_structuredocument_view