|
2008-08-21
20:11
Last modified: 2008-09-10 13:09 Translated by: Itsaso Aramendi Urbieta |
|
|
Mikel Bringas: "Bidaiatzen ikasi egin behar da eta hau esperientzia hartuz bakarrik egin daiteke"
Aurreko asteko Ostiralean, Eitbko "Levando Anclas" programan Adriano de Mata eta Mikel Bringasi eginiko elkarrizketa emititu zen. Biek miresten dute haize zabala eta bizikletan bidaiatzea. Euskal Herrian zehar bidaia asko gauzatu dituzte modu honetan, nahiz eta, Holanda eta Danimarka bezalako herrialdeetan ohitura gehiago dagoen bizikletaz bidaiatzeko. Gainera, Mikelek "Euskal Herria en bici" ibilbide-gida argitaratu du.
Aste honetan, James eta Robert White britaniarrek eginiko abentura argitaratu da hedabide honetan, EuskoSaren alegia; beraien aitonak duela 100 urte egin zuen bidaia errepikatu egin dute eta honen berri eman da. Agian, garraiobide lez, bizikleta indarra hartzen ari da. Mannheim, Alemanian, XIX. mende hasierako asmakuntza da garraiobide hau.
Bizikletak Emakumearen emantzipazioari bultzada ematen lagundu diola esan da eta egun, bidaia alternatiboak gauzatzeko asmoz erabiltzen dute askok. Mikel Bringasek, EuskoSarek eginiko elkarrizketan, bere semea jaio izanak bultzatu zuela Euskal Herria hobeto ezagutzera eta bizikleta garraiobide egokiena dela nabarmendu zuen.
Noiz egin zenuen zure lehen bizikleta-bidaia?
1996an Rosa eta ni bizikletan ibiltzen hasi ginen. Ordutik aurrera, kultura berriak ezagutzeko asmoz, leku desberdinak bisitatzeari ekin genion. Etxera itzultzen ginenean, kanpoko lekuak ezik Euskal Herria ez genuela ezagutzen ohartzen ginen. Gure semea, Eki, jaio zenean, gure inguruak ezagutzeari ekin genion.
Zergatik ematen zaio horrelako garrantzia garraibide honi?
Ez dut uste gauza berri bat denik; Europan tradizio historiko luzea du bizikletak. Zentzu horretan atzerago gaudela uste dut, nahiz eta aldatzeko itxura duten gauzek. Aitzitik, bide-gorri sare egoki baten beharra nabarmena da Euskal Herrian. Bizikletaz bidaiatzea merezi duen zerbait da: merkea da, azkarra, erraza, ez du energiarik kontsumitzen eta pedalei eragiten zaien bitartean paisaiaz gozatu daiteke. Pixkanaka, Alemania, Danimarka eta Holanda bezalako herrialdeetara hurbiltzen ari gara.
Euskal Herria ezagutzeko arrazoiaz gain, zein beste arrazoi egon daiteke bitarteko honekin bidaiatzeko?
Beno, bidaiatzeko beste zio bat da esperientzia gure seme-alabentzako onuragarria izan daitekeela. Guk asko gozatu dugu bidaiatzen eta gure seme-alabei bidaiatzea zein polita den, naturatik gertu sentiarazi eta "diru gutxiagorekin bizitzea" ona dela erakutsi egin nahi diegu.
Zer behar da bizikletaz bidaiatzeko?
Gauza guztietan bezala, beharrezkoa dena gogoa izatea da. Gogoa izanez gero ez dago inongo oztoporik. Bizikletaz bidaiatzea erraza da eta norberak jartzen dizkio muga fisikoak bere buruari. Bakoitzak komeni zaion erritmoa ezartzen du.
Krisia izan al daiteke garraiobide lez bizikletaren erabilera bultzatzen duena?
Ziur lagunduko duela, eta petrolioaren krisiak ere izango du eragina. Nire iritziz, egin beharrekoa azpiegiturak sendotzea da, bide-gorrien sarea indartu eta ibilbide egokienei buruzko informazioa zabaldu. Azken hau izan da "Euskal Herria en bici" gida-liburuarekin egiten saiatu garena.
Nola sentitzen zara bidaia amaitu eta etxera itzultzen zarenean?
Bidaiatzea asko gustatzen zait niri baina etxera itzultzea egokitzen denean ere disfrutatu egiten dut. Gauzak hobeto balora ditzakezu eta horrek ongi sentiarazten zaitu.
Zer esango zenioke bizikleta-bidaia hastear duen pertsonari?
Nire aholku bakarra honakoa da: gauzak pixkanaka egin ditzala. Santiagoko bidea egitea nahi izanez gero, lehendabizi ibilbide laburragoak egin ditzala bere hiri edo herri ingurutik. Pixkanaka hasi eta honela disfrutatuz gero, esperientzia gehiagorekin urrunago joan ahalko da. Pixkanaka eta presarik gabe. Bidaiatzen ikasi egin behar da eta hau esperientzia hartuz ikasten da.
Loturak:
Bilboko Hiri Txirrindularien Elkartea
Donostiako Hiri Txirrindularien Elkartea
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo