|
Adélaide Daraspe 2008-03-04 21:10 |
|
|
|
Chillidaren obra bat, Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioa laguntzeko
Eduardo Chillida Euskal Herriko eskultore oso ezaguna zen. 1924 urtean Donosti-n sortua, arkitektura ikasi zuen Madrilen. 1950 hamarkadatik goiti, bere lehen eskulturak azaldu ditu.
Lehengai desberdin ugari lantzen zituen : egurra, burdina, granitoa, hormigoia eta altzairua. Papel gainean egindako obrek ere bere sorkuntzaren zati garrantzitsu bat osatzen dute. Tinta edo arkatzarekin, papel gainean egindako obrek eskulturen printzipio berdina atxikitzen dute.
Artistak sari ainitz lortu ditu, bere eskultura eta xilografiendako.
Abiagune II obra, 2001 ean sortu xilografia bat da.
60/40 ko neurria duen xilografia hori 200 aletan soilik banatua izanen da, Keaycolour 150 gramoko paper bildu xurian. 125 jadanik salduak izan dira.
Obra hori eros dezakezue Piarres Larzabal kolegiora 75 euroko txeke bat bidaliz.
Informazio gehiago

Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo