EuskoSare > Euskal Herria > Nazioarteko Internet Eguna Laudion, Araba.
2008-05-17 10:33
Translated by: Aldatz Tames Sarasola

Nazioarteko Internet Eguna Laudion, Araba.

Bihar, maiatzak 17, Nazioarteko Internet Eguna ospatuko da mundu osoan eta Laudioko herriak (Araba) festa honetan parte hartu nahi izan du teknologia berriak zabaldu eta bultzatzera zuzendutako hiru jardunaldi antolatuz. EuskoSare jardunaldietan hartuko du parte stand batekin.

Laudioko herriak teknologia berriak bultzatzeko helburuarekin eta  Arabako Aldundia, Laudioko Udala, Euskaltel, Spri edo Eusko Ikaskuntza bezelako erakundeen laguntzari esker, hiru jardunaldi antolatu ditu "Internet Eguna" lelopean.

Ekitaldiaren inaugurazioa Jon Karla Menoyo, Laudioko alkatearen esku egon da eta hau harriturik agertu da ikimen honek hartutako dimentsioagatik. Ekintza hau lehenengoz Araban ospatzeaz eta bereziki, aukeratutako herria Lodio izateaz harro, Menoyok XXI mendean teknologia berriek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du.

Jarraian, Claudio Rodríguez, Arabako Diputatuordeak, hartu du hitza eta hiru jardunaldi hauetan   parte hartuko duten erakundeei eskerrak emanez hasi du bere hitzaldia. Gure inguruan internetek eragin duen eraldaketa lehen pertsonan bizi duela adierazi du eta etorkizuneko tresnaz gain eguneroko bizitzaren zati bilakatu dela azpimarratu nahi izan du. Adibide moduan, lan eskaintza publikora izen emandako arabatarren %95ak internet bidez egin duela aipatu du.

Antolatzaileek internet koneksioa duten 70 ordenagailu jarri dituzte bixitarien esku eta nahi dutenek jardunaldietan zehar laguntza eskeiniko duten  irakasle elebidunak izango dituzte bere zerbitzura. Honekin batera, "Aclaremos dudas" izenpean Internet inguruko dibulgazio sesioak antolatu dira. Landutako gaien artean: posta korreotik posta elektronikora, konpartitu argazkiak lagunekin, on-line administraritza, mendiko GPS-a, ea.  Sarrera doainik da plaza kopurua bete arte (30 pertsona) eta parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute. Jolas espazioak egokitu dira gazteentzako eta bertan Wii Tenis, Guitar Hero edo Dance Revolution jokoekin aritzeko aukera izango dute. Gainera, Wii Tenis eta GPS bidez bilatu beharreko "Altxorra-ren bila" txapelketak antolatu dira. Bi txapelketetako irabazleek larunbatean arratsaldean izango dute saria jasotzeko aukera. Jai giroa ez da Canciller ayala institutoko polikiroldegira bakarrik mugatuko, Laudioko kaleetan zabalduko da kale animatzaile eta puzgarriei esker.

 

Guzti honetaz gain,bihar  "Internet, Goxo-Goxo" teknologia berriekin erlazionatutako Eukadiko lehen Gozoki lehiaketa-ko irabazlearen izena hemango da jakitera. Laudiora gerturatuko direnek egun hauetan Interneti zaporea emango dion postre hau dastatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago nahi baduzu begiratu jardunaldietako programa


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/dia_internet-eu/eks_newsitem_view