EuskoSare > Euskal Herria > Donostia eta Iruñea Europako Kultura Hiriburu izateko hautagai
2008-08-19 19:24
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Donostia eta Iruñea

Donostia eta Iruñea Europako Kultura Hiriburu izateko hautagai

2016. urtean Donostia eta Iruñea Europako Kultura Hiriburu izateko hautagaiak izango dira. 2008ko abuztuaren 17an Donostian hautagaitza ospatzeko jaia egin dute.

Iruñea eta Donostia aurkeztu dira Europako Kultura Hiruburu izateko. 1985eko ekainaren 13an onartu zen kultura hiriburua izendatzeko ekimena. Europako herrialde desberdinen artean egiten da aukeraketa eta 2016an Polonia eta Espainiako hiriak izango dira aukeratuak.

Donostiako Udalak 2008ko martxoan egin zuen hautagaitza ofizial. Abuztuan, hautagaitza bultzatzeko helburuarekin bulegoa inaguratu zen. Abuztuaren 17an hautagaitza ospatzeko jaia burutu da Donostian eta irailean hainbat topaketa gauzatuko dira. Web orrialdea ere sortu dute, www.sansebastian2016.eu.

Iruñeko Udalak 2006ko urrian onartu zuen Europako Kultura Hiriburutzarako aurkeztea. Berezia da Iruñeako hautagaitza, Poloniako Torun hiriarekin batera aurkeztu baita. 2008ko apirilean logotipoa aurkeztu zen eta Udalaren web orrialdean sarrera bat ezarri diote.

Ekimen honetan aurkezteak, Donostia eta Iruñako kultur jardunaldientzat bultzada ekar dezake.

Europako Kultura Hiriburu izatea lortzeko, Donostia eta Iruñearekin batera aurkeztuko diren beste 14 hautagaiek 2009. urte amaerarako euren programa aurkeztu beharko dute. 2019ean hirien aurre-aukeraketa bat egingo du epaimahaiak eta 2011ko irailean aukeratuko du estatu bakoitzak zein hirik ordezkatuko duen. Ondoren, 2012an izendatuko ditu hiriak Europako Ministro Kontseiluak.


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/donostia_irunea_europako_kultura_hiriburu_180808/eks_newsitem_view