|
|
|
|
Ziurtagiriaren Elkartea
Website:
www.baieuskarari.org
|
Introduction:
Ziurtagiriaren Elkartea 2007. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez abian ipinitako elkartea dugu.
Bai Euskarari Ziurtagiria 2000. urtean sortu zuen Kontseiluak eta hasieratik izaera estrategikoa eman dio, lan mundua euskalduntzeko tresna eraginkorra baita.
Kontseiluak esperientzia handia lortu du urte hauetan Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketan. Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten ondorioa da eta etengabeko hobekuntza izan du urte hauetan, guztien ekarpenak jasota aberastu egin baita.
Ziurtagiriaren Elkartearen bidez proiektua indartu, hobetu eta hedatzeko pausoa eman da, gizartearen aurrean erreferentzialtasuna izango duen egitura eratuz eta sendotuz. Horretarako eta arlo sozioekonomikoan euskarak esparru berriak irabaz ditzan, Kontseiluak egitasmo hau beste entitate batzuekin elkarlanean garatzen ari da.
Ziurtagiriaren Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, beronen helburua euskararen normalizaziorako konpromisoak hartzea eta betetzea delarik.
Elkartearen kudeaketa bi organo kolegiaturen esku dago: Bazkideen Batzar Orokorra eta Zuzendaritza.
Batzar Orokorra bazkide guztiek osatutako organo gorena da eta berau osatzen duten bazkide guztiek eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte. Zuzendaritzaren zeregina urteko egitasmoa eta batzarraren gainerako erabakiak aurrera eramatea izango da.
Ziurtagiriaren Elkarteak hiru bazkide mota ditu:
1. Bazkide babesleak: Kontseilua osatzen duten kideak.
2. Bazkide erabiltzaileak: Ziurtagiria duten entitateak.
3. Bazkide laguntzaileak: Ziurtagiriaren sustapenean elkarlanean aritu nahi duen edozein entitate.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo