|
2005-09-07
18:11
Last modified: 2011-11-17 18:29 Translated by: María Verónica Barzola |
|
|
Espainiako nazionalitatea lortzeko baldintzak
Nortzuk dira jatorrizko espainiarrak?
- Aita edo ama espainiarra dutenak.
- Gurasoak atzerritarrak izanik, Espainian jaio direnak, gurasoetako bat, gutxienez, Espainian jaiotakoa baldin bada.
- Gurasoak atzerritarrak izanik, Espainian jaiotakoak, gurasoek nazionalitaterik eman ezean.
- Espainian jaio eta filiazio zehatzik ez dutenak.
- Espainiar batek adoptatutako adin txikiko atzerritarra.
Nola hartzen da nazionalitate espainiarra Espainian bizitzeagatik?
Nork har dezake nazionalitatea bide horretatik?
Espainian legearekin bat bizi den edozein atzerritarrek eska dezake. Hala ere, salbuespen batzuk daude:
- Babestu politikoak: 5 urtez bizi behar izan dute Espainian.
- Latinoamerikakoak, Andorrakoak, Filipinetakoak, Ekuatore Gineakoak, Portugalekoak eta sefardiak: 2 urtez bizi behar izan dute Espainian.
- Espainiako lurraldean jaiotakoak edo espainiar batekin ezkondutakoak: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
- Espainiatik kanpo jaio baina jatorriz espainiar izandako aita edo ama dutenak: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
- Ondoz ondoko bi urtez Espainiako herritar edo erakunde baten legezko babes, zaintza edo harrerapean egon direnak, baita eskaeraren unean egoera horretan jarraituz gero ere: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
- Espainiar herritarren alargunak, ezkontidea hil zen unean legezko edo egitatezko banantzerik egon ezean: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
Zer behar da?
Espainian denboraldi zehatz batez bizi izana egiaztatzea; denboraldia nazionalitatearen edo inguruabar pertsonalen araberakoa izango da.
Zer da espainiar nazionalitatea kontsolidazioz lortzea?
Nazionalitatea hamar urtez, fede onez eta Erregistro Zibilean inskribatutako tituluetan oinarriturik, etengabe eduki eta erabiltzeagatik lortzea da.
Zer behar da?
Nazionalitate espainiarraren erabilpenari eutsi izana, hau da, bai eskubideez gozatzean bai eginbeharrak betetzean norberaren burua espainiartzat hartuz jokatu izana.
Zer da Espainiako nazionalitatearen aldeko aukera?
Espainiakoa ez den beste nazionalitate bat duten pertsonek nazionalitate espainiarra lortzeko duten eskubidea da.
Nortzuek aukera dezakete nazionalitate espainiarra izatea?
- 18 urte bete eta gero Espainiako filiazioa edo jaiotza eman zaienek.
- Espainiako herritar baten guraso-agintearen menpe daudenek edo egon direnek.
- Aita edo ama jatorriz espainiarra eta Espainian jaiotakoa dutenek.
- Espainiar batek adoptatutako hemezortzi urtetik gorakoak.
Nazionalitate bikoitzaren izapideak egiteko behar den dokumentazioa
Bizilekuaren eta ezkontzaren ziozko nazionalitatea
Behar den dokumentazioa:
- Jaiotza-ziurtagiria (beharrezkoa bada, espainierara itzulia), hitzez hitzekoa, Jatorrizko Herrialdeko Espainiako Kontsulak legeztatua, edo, bestela, apostilla edo ziurtagiri eleanitza.
- Atzerritar dokumentazioa duela frogatzeko, Poliziaren Komisarian egindako ziurtagiria.
- Jokabide hiritarrari buruzko aitorpen osagarria (Erregistroan emandako dokumentazioa; espedientearen izapidea egiten den egun berean bete behar da).
- Bizikidetzaren ziurtagiria (Udalak emandakoa).
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria (agiria estankoan erosi eta Zigortuen eta Auzi-iheslarien Madrilgo Erregistro Nagusira bidali behar da; Gobernuaren Bilboko Ordezkaritzan ere eskura daiteke).
- Inskribaturik dagoela egiaztatzeko, dagokion kontsulatuak egindako ziurtagiria.
- Espainiako ezkontidearen jaiotza-ziurtagiri literala eta ezkontzarena.
Interesatuak, agiri guztiak lortu ondoren, Erregistro Zibilera joan behar du dokumentazioarekin, espedientearen izapideak egiteko. Berarekin, ezkontideak eta adinez nagusi eta espainiar diren 2 lekukok joan behar dute.
Gogoan izan 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. ziurtagiriak 3 hilabeteren buruan iraungitzen direla.
Espainian bizitzearen ondoriozko nazionalitate espainiarra
Espainian bizitzearen ondoriozko nazionalitate espainiarra lortzeko, eskabidea aurkeztu behar da interesatuaren bizilekuari dagokion Erregistro Zibilean.
C/Rios Rosas, 24
28003 - Madrid
Telefonoa: 91 390 48 39
Arreta egiteko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:30era, etengabe; larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara; udaldian, hau da, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00era bitarte erantzungo da, eta larunbatetan, 8:00etatik 14:00etara.
Postaz edo telefonoz ere eska daiteke eredu hori.
Beharrezkoa den dokumentazioa:
- Egoitza-agiria: Espainian bizitzen eramandako denbora egoitza-agiria eskatu zen egunetik aurrera zenbatu behar da.
- Jaiotza-ziurtagiri eleanitza edo jaiotza-ziurtagiri literal (beharrezkoa bada, espainierara itzulia) legeztatua edo, bestela, Hagako apostilla, jatorriko herrialdean dagoen Espainiako Kontsulak edo Espainian dagoen jatorriko herrialdeko Kontsulak emana.
- Atzerritar dokumentazioa duela frogatzeko, Poliziaren Komisarian egindako ziurtagiria.
- Errolda-ziurtagiria (Udalak emana).
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria (agiria estankoan erosi eta Zigortuen eta Auzi-iheslarien Madrilgo Erregistro Nagusira bidali behar da; Gobernuaren Bilboko Ordezkaritzan ere eskura daiteke).
- Inskribaturik dagoela egiaztatzeko, dagokion kontsulatuak egindako ziurtagiria. Hiru hilabetera iraungiko da, berariaz adierazitako iraungipen-epea 3 hilabete baino luzeagoa izan ezean.
Aitona edo amona espainiarra izanez gero, Espainian bizitzen eman behar izan den denboraldia urtebetera murrizten da. Horretarako, aitona edo amona espainiarraren jaiotza-ziurtagiri literala erakutsi behar da.
Interesatuak, agiri guztiak lortu ondoren, Erregistro Zibilera joan behar du (aurretiaz hitzordua eskatuta) dokumentazioarekin, espedientearen izapideak egiteko. Berarekin, ezkontideak eta adinez nagusi eta espainiar diren 2 lekukok joan behar dute.
Gogoan izan 3., 4., 5.eta 6. ziurtagiriak 3 hilabeteren buruan iraungitzen direla.
Erregistro Zibilen helbideak eta telefonoak:
|
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Nafarroa |
|
Elexondo, z/g Telefonoa: 945026995 Faxa: 945026992 01470 Amurrio |
Bide Onera plaza, z/g Telefonoa: 944001020 48900 Barakaldo |
Ariznoa enparantza, 1 Telefonoa: 943038059 Faxa: 943038050 20570 Bergara |
Kale Berria, 13 Telefonoa: 948336085 Faxa: 948334090 31430 Agoitz |
|
Gasteiz hiribidea, 18 Telefonoa: 945004879 Faxa: 945004850 01071 Gasteiz |
Barroeta Aldamar, 10 Telefonoa: 944016710 Faxa: 944016988 48071 Bilbo |
Teresa de Calcuta plaza, 1 (Atotxa) Telefonoa: 943000730 Faxa: 943000702 20071 Donostia |
San Martin plaza, 4 Telefonoa: 948546052 Faxa: 948546052 31200 Lizarra |
|
|
Allende Salazar, 9 Telefonoa: 946035771 48300 Gernika-Lumo |
Juan Gisasola,1 Telefonoa: 943033404 Faxa: 943033400 20600 Eibar |
San Roke, 4 Telefonoa: 848424008 Faxa: 848424009 31071 Iruñea |
|
|
Foruak, 10 Telefonoa: 946023970 48990 Getxo |
Iparralde hiribidea, 9 Telefonoa: 943020146 Faxa: 943020140 20300 Irun |
Pablo Sarasate, 4 Telefonoa: 948827502 Faxa: 948827502 31500 Tutera |
|
|
|
San Juan, z/g Telefonoa: 943002603 Faxa: 943002606 20400 Tolosa |
|
Nola galtzen da nazionalitate espainiarra?
Normalean atzerrian bizi diren emantzipatuek honako kasu hauetan galduko dute nazionalitate espainiarra:
- beren borondatez beste nazionalitate bat hartzen badute, edo
- emantzipatu baino lehen zeukaten atzerriko nazionalitatea bakarrik erabiltzen badute.
Atzerriko nazionalitatea hartzen dutenetik edo emantzipaziotik hiru urte iragaten direnean galduko da nazionalitate espainiarra.
Galera saihesteko, nazionalitatea mantentzeko gogoa aitortu behar dute, epearen barruan.
Latinoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako edo Portugaleko nazionalitatea hartzeak ez du nazionalitate espainiarraren galera ekarriko.
Espainiako nazionalitateari berariaz uko egiten dioten espainiar emantzipatuek kasu orotan galduko dute hura, beste nazionalitate bat badute.
Era berean, honako kasu hauetan ere galduko dute nazionalitatea jatorrizko espainiar ez direnek:
- Epai irmoaren bitartez, nazionalitatea galtzeko zigorra ezarri zaienek.
- Gobernuaren berariazko debekuaren kontra eta beren borondatez, atzerriko estatu bateko armadan edo kargu politiko batean hasten direnek.
- Hiru urtez, Espainiako nazionalitatea hartzean uko egin zioten nazionalitatea bakarrik erabiltzen dutenek.
Nola berreskuratzen da Espainiako nazionalitatea?
Honako baldintza hauek bete behar dira nazionalitate espainiarra berreskuratzeko:
- Espainiako legezko egoiliarra izatea. (Baldintza hau salbuetsi egin daiteke).
- Erregistro Zibileko arduradunaren aurrean, Espainiako nazionalitatea berreskuratzeko gogoa adieraztea.
- Berreskurapena Erregistro Zibilean inskribatzea.
Honako hauek Gobernuaren oniritzia beharko dute nazionalitatea berreskuratzeko:
- Hiru urtez, Espainiako nazionalitatea hartzean uko egin zioten nazionalitatea bakarrik erabili dutenek.
- Gobernuaren berariazko debekuaren kontra eta beren borondatez, atzerriko Estatu bateko armadan edo kargu politiko batean hasten direnek.
- Nazionalitatea epai irmo baten bidez galdu dutenek.
Iturriak:
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Espainiako Justizia Ministerioa:
http://www.mju.es
http://www.emigracionlegal.com
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo