|
2005-09-07
19:46
Last modified: 2006-08-14 10:13 Translated by: María Verónica Barzola |
|
|
Euskal Herrian zehar bidaian
- Ezaugarriak
Munduko 5.000tik gora aterpetxetan diru gutxiren truke ostatu hartzeko aukera ematen die adin guztietako pertsonei. Aterpetxe gehienak aire zabaleko ekintzetan parte hartzea eta hainbat inguru ikusgarri aurkitzea ahalbidetzen duten lekuetan daude.
- Modalitateak
- Gazteena: 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat (Gazte Txartela edukiz gero, tasa txikiagoa ordaintzen da).
- Helduena: 30 urtetik gorako helduentzat.
- Familiena: 14 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat.
- Taldeena: eskola-taldeen edo gazte-erakundeetako kideen ardura duten eta helburu hezigarriei begira bidaiatzen duten erakunde, irakasle edo begiraleentzat. Taldea, gutxienez, 10 lagunek osatu behar dute, arduraduna barne hartuta.
Atzerritarren kasuan, txartelik ez badute, ongietorri-seiluak erosi ditzakete gazte-aterpetxeetan eta bertan ostatatu. Sei seilu biltzean, 12 hilabeteko iraupeneko txartela eskuratuko dute; iraupena lehenengo seiluaren datatik aurrera zenbatzen da. Ongietorri-seiluak nazioarteko aterpetxe guztietan eskura daitezke, 3 euroko tasa ordainduz.
- Dokumentazioa
Txartela lortzeko, dagokion bulegoan NANa edo pasaportea aurkeztu eta modalitateari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da.
- Dokumentazioa aurkeztu behar den lekua
Dokumentazioa Gazteentzako Informazio Zerbitzuen egoitzetako edozeinetan aurkez daiteke.
2. Nazioarteko txartela
- Deskripzioa
Bereziki 26 urtetik beherako gazteei zuzentzen zaie. Deskontuak eta prezio bereziak eskaintzen ditu garraio, ostatu, museo, antzerki, zine eta abarretan. Lor daitezkeen onurei buruzko informazioa txartela jasotzean ematen den gidaliburuan dator. Txartelak ematen dituzten Gazteentzako Informazio Zerbitzuetako edozeinetan eskura daiteke, edo, bestela, web gune honen bitartez eskatu, orrialde horren beheko aldean dagoen formularioa betez. Txartelak urtebeteko balio-epea du, ematen denetik aurrera.
- Baldintzak eta dokumentazioa
- 14 eta 25 urte bitarte izatea (NANa edo pasaportea erakutsi behar da)
- NANerako tamainako argazki bat
- 6 euro
- Txartela ordaintzeko aukerak
- Dagokion banku-bulegoan edo kutxazainean. Aukera hau hautatuko dute ondoren aipatzen diren finantza-entitateetako edozeinetan edo barra-kodeen irakurgailua duten kutxazainetan ordaindu nahi dutenek: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano. Ordenagailuan sortuko den banku-likidazioa inprimatu eta aipatutako entitateen bulegoetako batera joan behar da.
- Banka elektronikoaren bidez. Txartela Internet bidez eskatu bada erabil daiteke aukera hau, eta ondoren aipatzen diren finantza-erakundeetako edozeinetako ordainketa-txartela edukiz gero edo erakunde horietako baten banka elektronikoren erabiltzaile izanez gero komeni da erabiltzea: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Banco Guipuzcoano.
- Dokumentazioa aurkeztu beharreko lekua
Gazteentzako Informazio Zerbitzuak eta Internet.
3. Nazioarteko Ikasle Txartela
- Deskripzioa
Unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako edo eskola ofizialetako matrikulazio-ziurtagiriaren bidez ikasle-izaera frogatzen dutenei zuzentzen zaie. Txartela daukanak deskontuak eta zerbitzu bereziak izan ditzake mundu osoko garraio, ostatu, museo, antzerki, kultura-zentro eta leku historikoetan.
- Baldintzak
Ezinbestekoa da 12 urtetik gora izatea eta onespen ofizialeko ikastegietan matrikulaturik egotea:
- Goi-mailako hezkuntza (unibertsitatea, unibertsitate-eskolak, fakultateak, goi-eskola teknikoak... )
- Bigarren hezkuntzan matrikulatutako ikasleak: DBH, LOGSE Batxilergoa, LH...
- Hizkuntza Eskola Ofizialean edo Euskaltegi publiko nahiz homologatuetan matrikulatutako hizkuntza-ikasleak.
- Onespen ofizialeko beste zentro batzuetan matrikulatutako ikasleak, hala nola musika-ikasketak, lanbide-trebakuntzak eta abar egiten dituztenak.
- Beharrezkoa den dokumentazioa
- NANerako tamainako argazki bat
- Ikasle-izaera frogatzeko agiria
- 6 euro
- Eskaera egiteko lekua
Gazteentzako Informazio Zerbitzuak eta Internet.
4. Nazioarteko Irakasle Txartela
- Deskripzioa
Irakaslearen Nazioarteko Txartela onespen ofizialeko hezkuntza-erakunde batean irakasle dihardutenei zuzentzen zaie. Mundu osoko garraio, ostatu, museo, antzerki, kultura-zentro eta toki historikoetan deskontuak eta zerbitzu bereziak izateko aukera ematen du. Goza daitezkeen onurak txartelarekin batera ematen den gidaliburuan kontsulta daitezke.
- Txartela ordaintzeko aukerak
- Dagokion banku-bulegoan edo kutxazainean. Aukera hau gomendatzen diegu tasa ondoren aipatzen diren finantza-entitateetako edozeinetan edo barra-kodeen irakurgailua duten kutxazainetan ordaindu nahi dutenei: Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK), Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano (BSCH). Ordenagailuan sortuko den banku-likidazioa inprimatu eta aipatutako entitateen bulegoetako batera joan behar da.
- Banka elektronikoaren bidez. Txartela Internet bidez eskatu bada erabil daiteke aukera hau, eta ondoren aipatzen diren finantza-erakundeetako edozeinetako ordainketa-txartela edukiz gero edo erakunde horietako baten banka elektronikoren erabiltzaile izanez gero komeni da erabiltzea: Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK), Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Banco Guipuzcoano.
- Beharrezkoa den dokumentazioa
- NANa edo pasaportea
- Onespen ofizialeko hezkuntza-erakunderen batean uneko urtean zehar irakasle jardun duela frogatzen duen ziurtagiria
- NANerako tamainako argazki bat
- 8 euro
- Eskaera egiteko lekua
Gazteentzako Informazio Zerbitzuak eta Internet.
Non egin dezaket lo, Euskal Herrian zehar bidaia egiten dudan
bitartean?
Euskal Autonomia
Erkidegoan
Nafarroako Foru
Erkidegoan
Ipar
Euskal Herrian
Non jan dezaket, Euskal Herrian bidaia egiten dudan bitartean?
Euskal Autonomia ErkidegoanNafarroako Foru Erkidegoan
Ipar Euskal Herrian
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo