|
2008-05-08
18:23
Last modified: 2008-05-08 18:32 Translated by: Leire Gaceo Melgosa |
|
|
Eusko Ikaskuntza eta bizkaia:xede elkarlanean arituko dira adimenduak Bizkaiara erakarri, gerarazteko eta bertara lotzeko
Bizkaia:xede-ren Presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Saileko Diputatu den Eusebio Larrazabalek eta Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos –EI-SEV– erakundeko Presidente den Xabier Retegik lankidetza akordioa sinatu zuten atzo, hilak 7, EI-SEVen barreiapen bideak partekatzeko, eta jarduera eta programa ezberdinak hedatzeko adimendunak bertan gerarazte, hona erakarri eta bertan lotze aldera.
Halaber, akordioaren helburua da euskal kultura sustatzea. Horretarako, EuskoSare, Euskal Komunitate Globalarentzako sarea, izango da erabiliko den zabalbidea.
Jarduera horien helburua bizkaia:xede-k ezarritako eta Bizkaiko Lurralde Historikorako lehen mailako profesional eta ikertzaileak bilatu eta hartzeko politika aktiboa sustatzea xedetzat duten helburu estrategikoak lortzea da.
Lan eta Trebakuntza Saileko Diputatu den Eusebio Larrazabalek adierazi zuenez “Lankidetza hitzarmenaren esparruak bizkaia:xede-ren jardueren eta zerbitzuen sustapena eta hedapenari emango dio arreta nagusiki, EI-SEVek EuskoSare atari birtualaren bitartez antolaturiko ekitaldi, azoka eta jarduera guztietan”.
EI-SEVek nahiz EuskoSare atariak lankidetza modu berriak proposatuko dizkiote bizkaia:xede-ri, egungo programaren eboluzioan nahiz ager daitezkeen eta bi aldeentzat interesgarriak izan daitezkeen ekimen berrietan oinarrituz.
Azkenik, Eusko Ikaskuntzak eta bizkaia:xede-k bi erakundeentzat interesgarriak diren eta elkarrekin bultzatu eta lankidetzan aritzeko gainerako jarduerak aztertzeko konpromisoa hartzen dute.
Bizkaia:xede Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bertan, Zuzendaritza Batzordean, Bizkaian goi mailakoak diren enpresa eta erakundeek parte hartzen dute, adibidez: Sener, Idom, ITP, Iberdrola, Euskaltel, BBK, CIC Biogune eta Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea. Helburua Bizkaian berrikuntzaren eta jakintza aurreratuaren prozesuetan prestakuntza altua duten pertsonak gerarazi, hona erakarri eta lotzeko baldintza egokiak ezartzea da.
Bestalde, EI-SEV erakunde zientifiko-kulturala da, izaera pribatukoa. 1918an sortu zuten Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek, euskal kulturaren garapenerako baliabide egonkor eta iraunkor modura. EI-SEV bazkideek eratzen dute, mundu osoan zehar barreiaturikoak horiek, Atal Zientifikoetan multzokatuta.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo