EuskoSare > Euskal Herria > Keniar batek Gernika Saria eskuratzeke gertakizunaren 71. urteurrenean
Maider Lacalle Clemente
2008-04-25 20:12
Last modified: 2008-04-29 08:13
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Copyright Wikipedia

Keniar batek Gernika Saria eskuratzeke gertakizunaren 71. urteurrenean

Dekha Ibrahim Abdik eta Cándido Sasetak jasoko dute aurtengo Gernika Saria, bonbardaketaren 71. urteurrenean

Aurten laugarren edizioa ospatzen duen ekitaldi honek, Dekha Ibrahim Abdi eta Cándido Saseta Etxebarria pertsonalitatei eman izan nahi egin die Gernika Bake Saria.

Urtero bezala, hainbat ekitaldi prestatu ditu Gernikako Udalak gertakizun honen inguruko kontzientzia historikoa zabaltzearren. Gonbidatuen artean, bonbardaketaren lekuko izan zen George Steer kazetari britaniarraren semea ere egongo da.

Bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratuz, Mombasan jaiotako Dekhak jasoko du bake saria hainbat lurraldetan existitzen diren gatazka politikoen inguruan bakea eta garapen ezartzaile gisa erakunde internazional ugaritan aritu delakoan. Cándido Saseta ere izango da saritua Gernikako bonbardaketa ekiditzeko egin zituen lanengatik.

Ekitaldiak Larunbatean hasiko dira eta Igandean bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonen elkartzea gertatuko da.

1937ko Apirilak 26an Gernikan gertatu zena historiara pasa da genozidio sailkapen gisa. Oraindink ez dakigu zenbat pertsonek galdu zuten bizia baina zenbakia 250 hildako eta ehundaka zauritu inguruan kokatzen da.

 

 


Rate:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/gernika_saria_71_urteurrena/eks_newsitem_view